Pou anaiak Antartikara joango dira urte amaieran ‘7 Pareta, 7 Kontinente’ egitasmoa osotzeko
2007-11-27 18:34‘7 Pareta, 7 Kontinente’ egitasmoa 2002an jaio zan. Besteentzat ezinezkoak ziran amesak gauzatzea zan Gasteizko bi eskalatzaileen asmoa, eskalada munduan mugarri barriak ezarriz. Kontinente bakotxeko horma bat aukeratu eben, euren ustez eskalada librean igoteko gatxenak ziranak. Horma horreek eskaletako aukeratutako bideak be zailtasun gorenekoak izan dira.
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek ‘7 Pareta, 7 Kontinente’ egitasmoaren barruan antolatutako zazpigarren eta azken pausua emongo dabe urte honen amaieran. Antartikako paraje latz eta urrunera joango dira oraingoan Pou anaiak. Eskuakaz kontinente zuriko hatx izoztuak eskaletea izango dabe helburu.
Mundu bira berezia osotzen dabilz Iker eta Eneko Pou ‘7 Pareta, 7 Kontinente’ egitasmoaren barruan. Lurrean diran zazpi pareta eder, enblematiko eta gatxenak aukeratu ditue eskaletako. Sei helburu bete ditue honezkero eta orain azkena falta jake, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribasegaz batera. Aurrekoetan bezela, ETBko lankideek be ahaleginean esku hartuko dabe, irudiak jaso eta espedizinoaren barri emoteko.
‘Antartida EiTB 2007’ izeneko espedizinoa abenduaren 5ean abiatuko da. Usuahiako portu mitikoan (Hego Amerikako hego muturrean) itsasoratuko dira. Hornos lurmutur bildurgarria igaroko dabe eta Drake itsaso arriskutsutik nabigau ostean helduko dira euren azken jomugara: Cabo Renart Towers-era.
‘7 Pareta, 7 Kontinente’ egitasmoa 2002an jaio zan. Besteentzat ezinezkoak ziran amesak gauzatzea zan Gasteizko bi eskalatzaileen asmoa, eskalada munduan mugarri barriak ezarriz. Kontinente bakotxeko horma bat aukeratu eben, euren ustez eskalada librean igoteko gatxenak ziranak. Horma horreek eskaletako aukeratutako bideak be zailtasun gorenekoak izan dira.
Gauzak holan dirala, 2003an Ipar Amerikan eta Europan izan ziran, Yosemiteko Parke Nazionaleko El Capitán eta Picos de Europako Naranjo de Bulnes eskaletan, hurranez hurran; 2004an, Madagaskar ugartera (Afrika) joan ziran, Tsaranoro hormak igotera; hurrengo urtean, Tasmanian (Ozeania), Totem Pole munduko horma estetikoena eskalau eben, eta urte bereko udan bosgarren urratsa bete eben, Himalayako (Asia) Izen Bako Torrea igoz; seigarren helburua Patagonian egoan eta bigarren ahaleginean lortu eben Fitz Roy eskaletea, Lurreko mendirik gatzenetakoa ei dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!