Jon Maiak be Ilunbeko final handian kantauko dau

Bizkaie! 2007-11-26 11:42   Bertsolaritzea

Astegoienean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako bigarren finalerdian, Jon Maiak lortu eban Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantetako zuzeneko txartela 1.300 bertsozaleren aurrean.

Astegoienean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako bigarren finalerdian, Jon Maiak lortu eban Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantetako zuzeneko txartela 1.300 bertsozaleren aurrean.

Agurretan, Oiartzundik hasita, mundua jatera azldu zan Xamoa; Mantxik Zubeldian eskopetea aitatuz ekin eutson; Maiak umore ona ekarrela esan eban agurrean, epaile eta kritiko asko egonagaitik. Zubeldiak bigarren eskopetea be badaukala esan eban; Sukiak gozamenaz gan zeozer gehiagoren bila etorrela egin eban aldarri; Amaia Agirrek, barriz, punturo lehiakideei adarra joz saio on baten esperoan etorrela autortu eban.

Puntukako saioan jo eban gailurra saioak baina, oro har, saio gorabeheratsua izan zan Oiartzungoa, baina gailurrak, eder askoak, izan zituan eta puntuetan be ordaina izan eben gailurrok.

Azkenean, saio txukuna egin ostean, Jon Maiak lortu eban Ilunberako finalerako zuzeneko txartela. Zubeldiaren umoreak erreten handia egin dau txapelketan, eta finalerako bidea zabalduko deutso segurutik. Hortik aurrerakoek aukera gitxi dabe finalerako, baina lan polita egin dabe, duda barik.

Azken finalaurrea abenduaren 1ean jokatuko da Ordiziako Majori Kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita eta taula gainean ondoko bertsolariak izango dira: Aitor Srariegi, Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia, Unai Muñoa, Joxe Munduate eta Iñaki Gurrutxaga.

Finala, barriz, abenduaren 16an jokatuko da Donostiako Ilunben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu