Euskeraz egindako ikuskizunen '12 ordu' maratoiaren izango da Erandion abenduaren 1ean
2007-11-26 11:16 Euskerea berbagaiGoizeko 9:00etan hasi eta gaueko bederatziak arte, mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea izango da: musikea, kale antzerkia, kalejirak, pailazoak, umeentzako tailerrak, bertsolariak edota erromeria.
BIGE gurasoen elkarteak '12 ordu' euskeraz egindako ikuskizunen maratoiaren hirugarren edizinoa ospatuko dau abenduaren 1ean, zapatua, Erandion.
Goizeko 9:00etan hasi eta gaueko bederatziak arte, mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea izango da: musikea, kale antzerkia, kalejirak, pailazoak, umeentzako tailerrak, bertsolariak edota erromeria.
Ekitaldia Erandioko Udaletxean aurkeztu dabe Joseba Goikouria Erandioko alkateordeak, Aitziber Oliban Erandioko Udaleko Euskera zinegotziak, Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskerea Sustatzeko zuzendariak, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako zuzendariak eta Ana Puente BIGEko presidenteak.
Aurtengo '12 ordu' maratoiaren irudia Unai Molinak egin dau eta, jolasaren ideiagaz jarraitzeko, jolasten dauen persona heldu baten eskua ikusten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!