Kontseilua: 'euskereak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko 2008rako aurrekontuen % 2 behar dau'

Bizkaie! 2007-11-21 14:40   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko baliabideen hazkundea ezinbestekoa dala azaldu dabe, eta aurreko bi urteetan EAEn eta Nafarroan egindakoeskaerea luzatuko deutseela Euskal Herriko instituzino guztiei.

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2008rako aurrekontuetan euskereak % 2 behar dauela adierazo dau. Euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko baliabideen hazkundea ezinbestekoa dala azaldu dabe, eta aurreko bi urteetan EAEn eta Nafarroan egindakoeskaerea luzatuko deutseela Euskal Herriko instituzino guztiei.

Hori dala eta, Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko, Iparraldeko eta Nafarroako proposamenak aztertuko ditu euskereak behar dituan baliabideak kontuan izan daitezan. ‘Proposamenak aztertu ostean, euskereak behar dauena azaldu eta eskatuko dogu’, esan dau, eta horretarako, eremu bakotxeko aurrekontu nagusia hartuko dabe.

Era berean, azterketea egiteko arlo guztien informazino gardena behar dala azpimarratu dau Kontseiluak. ‘Euskerearen sustapenerako zelako diru kopuruak aurreikusi diran argi azaldu behar da’, nabarmendu dau.

Azken buruan, datorren barikuan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aurrekontuen proposamenaren balorazinoa publiko egingo dabela aurreratu dabe Kontseiluko ordezkariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu