Gerediagak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekari barria kaleratu dau
2007-11-13 14:49‘Abentura polita eta interesgarria’ hasi dau Gerediaga alkarteak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekaria argitaratuz. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzaile izango da aldizkari barria.
‘Abentura polita eta interesgarria’ hasi dau Gerediaga alkarteak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekaria argitaratuz. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzaile izango da aldizkari barria.
Antxinako Durango Merinaldearen lurraldea izango da, funtsean, ‘Astola’ aldizkariak hartuko dauen espazio geografikoa, baina ateak ez ditu zarratuko, eremua gainditu arren, intereseko gaiak dirala kontuan hartzen dauenean.
Historia, arkeologia, etnografia, folklorea, literaturea, musikea eta bestelako gai eta zientzia batzuk izango dabe lekua aldizkariaren orrialdeetan. Ikerketa lanak izango dira, kasu askotan sekula argitaratu bakoak. Aktualidadeko gaiak be jorratuko ditu, aitatu eremuan eragin zuzena dabela aintzat hartuta.
Urterokoa izateko asmoagaz jaio dan aldizkari honek, ‘erantzun ona izatea eta erabilgarria izatea’ espero dabe Gerediaga alkarteko arduradunek. ‘Entretenimendurako eta kultur ezagutzarako izatea, eta norbere jakintza konpartiduteko interesa daukanaren tresna izatea’, azpimarratu dabe.
’Astola’ aldizkariaren lehen aleak 160 orrialde ditu, kolorez, eta hizkuntza aldetik elebiduna da. Ikerketa eta historia oinarri dituan aldizkaria da eta dibulgazinoko izakerea dauka. Horregaitik, alde grafikoak aparteko garrantzia dauka eta berenberegi zaindu da aldizkariaren alde hori. Prezioa 3,80 eurokoa da.
Aldizkariaren lehen aleak hamar erreportaje nagusi ditu: ‘Nuestros fotografos locales’; ‘Andrazkoak jai eta dantzetan’; ‘Lobiano, un palacio en Ermua’; ‘Ezkurdi, espacio arquitectonico y social’; ‘AHT Durangaldean zehar’; ‘Irakaskuntza Durangon XVII. Mendean’; ‘Momoitio, la formación de una aldea en las laderas del Oiz hace más de 1.000 años’; ‘La argizaiola en el Duranguesado’; ‘Album artistikoa’; eta ‘Abadiño Oinez’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!