Ana Agirre Txinan dago, Txinara egiten ari dan lehen bidaia instituzionalean

Bizkaie! 2007-11-13 14:25   Euskaldunak munduan

Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua Txinara egiten ari dan bere lehen bidaia instituzionalean herrialde horretan kokatutako euskal enpresetako 40 ordezkarigaz egon da Shanghain.

Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua Txinara egiten ari dan bere lehen bidaia instituzionalean herrialde horretan kokatutako euskal enpresetako 40 ordezkarigaz egon da Shanghain. Besteak beste, Andia, Artetxe, Batz, Fagor, Gamesa, Gestamp, Grupo Alfa, Human, Ikor, MCC, Oiarso eta Vicinay enpresetako ordezkariak izan dira bertan.

Txinako merkatura hurreratu eta herrialde horretan ezartzeko prozesuetan Eusko Jaurlaritzeak euskal enpresei lagundu eta babesa emoteko egin dauen apustua azpimarratu dau Agirrek. Horren adierazgarria da SPRIk Shanghai urian dauen bulegoa, hain zuzen be 2003. urtetik martxan dagoana.

Bileran parte hartu daben euskal enpresetako ordezkariek, euren aldetik, Txinan izandako esperientzia personal eta profesionalen barri emon dabe; herrialde honetan negozioak ezartzeko prozesuetan gainditu beharreko oztopoez hitz egin dabe, azpimarratuz ezinbestekoa dala merkatu txinatarra eta bere berezitasunak oso ondo ezagutzea, ezarpen prozesuak aurrera eroan ahal izateko.

Gaur egun, 83 euskal enpresa dagoz Txinan ezarrita eta horreetako 47k ezarpen produktiboak ditue, besteak beste, makina erreminta, automozinoa, elektro-tresnak edota aeronautika sektoretakoak.

Ondoren, Ana Agirrek SPRIk Shanghain dauen bulegoa bisitau dau. 2003an edegi zan bulego hau eta ordutik euskal enpresen 100 proiektutik gora garatu dira bulego honen bidez. SPRIren ordezkaritza bulegoak Txinan eskaintzen dituan zerbitzu nagusien artean dagoz bertan ezarri edota bertoko merkatuagaz zeozelako hartu-emon komertzialak bilatzen ari diran euskal enpresei lehen pausuak emoten laguntzea, merkatu honen errealidadea ezagutzera emonez, bertoko enpresak identifikatuz, giza baliabideak bilatzen lagunduz edota kokatzeko lekuei buruz aholkatuz.

Horrezaz gan, bulego honek bere barruan hartuko dau Eusko Jaurlaritzeak Txinan abiarazo nahi dauen Basque Business Platform, Euskarri plataforma. Honi esker, Txinara lehenengo aldiz doazen enpresek leku bat izango dabe merkatu honetan euren lehen pausuak emoteko.


Txina

Txina, Euskadiren nazinoarteko bezeroen zerrendako 11. postuan kokatu da dagoeneko, 246 miloe euroko esportazino bolumenagaz 2006. urtean. Honenbestez, Euskadi Txinara gehien esportau eban Estaduko bigarren autonomia erkidegoa izan zan igaz, Kataluniaren atzetik. 2000-2006 epean Txinarako esportazinoak % 402 hazi dira, euskal esportazinoen hazkundea % 39 izan dan bitartean.

Hazkunde honen oinarrian dago Txinaren azken urteetako garapen ekonomiko azkarra. 2003tik hona herrialde horretako Barne Produktu Gordina % 10etik gora hazi da, eta 2007an % 11,4koa izango dala aurreikusten da. Honegaz batera, 2005 eta 2006an, Atzerriko Inbersino Zuzenaren hartzaileen zerrendan, Txina munduko bosgarren tokian mantendu da.

Txinako jardun ekonomiko nagusia hiru zonalderen inguruan kokatuta dago. Alde batetik, Yangtsén; 140 miloe biztanle dituan eskualde honetan sortzen da Txinako Barne Produktu Gordinaren % 24, eta bertan kokatzen dira Shanghai uria eta Zhejiang eta Jiangsu probintziak.

Bestalde, Perlen ibaia dago, Guangdong probintziaren barruan kokatua. 1979an Deng Xiaoping-ek bultzatutako erreforma programea jarri zan martxan bertan, eta azken hamarkadetan ekonomia txinatarraren esparrurik dinamikoena izan da.

Azkenik, Bohai golkoa dago, Txinako garapen ekonomikoaren hirugarren esparrurik garrantzitsuena, eta Beijin eta Tianjin urien inguruan sendotzen ari da.

Atzo arratsaldean, Ana Agirrek, Txina-Europa Nazinoarteko Negozio Eskola (China Europe International Business School) bisitau eban, Jianmao Wang eskola horretako erretoreordearen eskutik. Izan be, eskola horretan lehiakortasunari buruzko euskal katedra bat eratzeko hartu-emonetan dabilz CEIBS eta SPRI, lehiakortasun arloan jakintza sortu eta alkar-trukatzeko, eta Euskadiren kasua ezagutzera emoteko.

Ilunabarrean, barriz, sailburuak eta beragaz Txinara joandako ordezkaritzeak Shanghaiko Euskal Etxea bisitau eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu