Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak dobako bisita gidatuak antolatu ditu hezeguneak ezagutzeko
2007-11-12 13:01Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuak barrualdeko hezeguneak eta bertan dagozan landare arrotz inbaditzaileak ezabatzeko proiektua ezagutzeko dobako bisita gidatuak eskainiko ditu.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuak barrualdeko hezeguneak eta bertan dagozan landare arrotz inbaditzaileak ezabatzeko proiektua ezagutzeko dobako bisita gidatuak eskainiko ditu.
Espezie inbaditzaileak, gaur egun, gure ekosistemen biodibersidadearen kontrako mehatxurik handienetarikoak dira. Espezie horreetako asko leku batetik bestera dabilz edo leku horreetan bizi diran espezie autoktonoak suntsitzen ditue, eta holan, murriztu egiten dabe habitat horreetan bizi diran espezieen aniztasuna.
Urdaibai Biosfera Erreserba, EAEko beste leku batzuk bezela, mehatxu horren eraginpean dago. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak proiektu aitzindaria abiatu dau, Urdaibaiko estuarioko gune hezeetan, besteak beste, gehien zabalduta dagoan espezie inbaditzailea ezabatzeko: Baccharis halimifolia.
Espezie hori estuarioko 88 hektareatan zabalduta dago, eta urritu egiten dau eremu babestu garrantzitsu horretako biodibersidadea. Izurriak estuario barruko udalerrietako itsasoz gaindiko zonetan dauka hedapenik handiena.
Joan dan garagarrilean hasitako suntsitze-lanakaz batera, ingurumen-hezkuntzako kanpainea preparetan dabil Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatua, ikasleak holako espezieek habitat naturaletan sortzen daben kalteaz ohartarazoteko. Horretarako, informazinoko triptikoa, azalpen-kartela eta identifikazinoko eskuliburua argitaratu ditu, Urdaibain zabalduen dagozan landare inbaditzaile exotikoen espezieak identifiketako.
Gainera, gidaturiko bisiten egutegia antolatu dau, Urdaibai barruko gune hezeak eta espezie exotiko inbaditzaileen eraginezko arazoak ezagutzeko. Bisitaldiak DBHko hirugarren mailatik Batxilergora bitarteko ikasleentzat pentsauta dagoz, eta dobakoak dira.
Ibilbideak zemendiaren 15etik abenduaren 21era bitartean egingo dira, eta talde bakotxean gehienez be 40 persona egongo dira.
Ibilbidearen gaia hauxe izango da: gune hezeetako biodibersidadearen kontserbazinoa eta landare inbaditzaileak (baccharis), biodibersidaderako mehatxutzat.
Bisitak Foruko tren geltokitik abiatuko dira, ibaiertza, Atxaga, Foruko erromatar aztarnategitik igaroteko. Bi orduko iraupena izango dute eta doakoak izango dira. Jardueran parte hartu nahi izan ezkero, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Bulego Teknikora deitu behar da, bisitaldirako eguna hitzartzeko (94 625 71 25).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!