EHUk ‘Diccionario Biográfico de Parlamentarios Españoles’ proiektua koordinauko dau

Bizkaie! 2007-11-08 10:39

Espainiako 36 unibersidadek eta Latinoamerikako bederatzik parte hartzen dabe proiektuan, danetara 200 ikertzailegaz. Argitalpena prest izango da bost urtean eta 1808tik 1854ra arte aukeratutako 3.700 parlamentarioen informazinoa batuko dau.

Euskal Herriko Unibertsidadea (EHU) ‘Diccionario Biográfico de los Parlamentarios Españoles 1808-1854’ proiektua koordinetan dabil, EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Proiektua Espainiako Gorte Nagusien eta Euskal Herriko Unibersidadearen arteko alkarlan zientifikorako protokolo baten emoitzea da, eta atzo aurkeztu zan Diputaduen Kongresuan, Madrilen.

Espainiako 36 unibersidadek eta Latinoamerikako bederatzik parte hartzen dabe proiektuan, danetara 200 ikertzailegaz. Argitalpena prest izango da bost urtean eta 1808tik 1854ra arte aukeratutako 3.700 parlamentarioen informazinoa batuko dau.

Segurutik, proiektuak aurrera egingo dau gaur egun arteko aldiak ikertuz. Proiektuaren koordinatzailea EHUko Historia Garaikideko irakasle Mikel Urquijo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu