Oreka Tx taldeak New Yorkeko euskal etxean joko dau zapatuan
2007-11-07 17:11 Euskaldunak munduanEusko Etxeak arratsaldeko bostetan zabalduko ditu ateak eta bederatziak arte egongo da zabalik. Modu horretan, Oreka TX osotzen daben Igor Otxoa eta Harkaitz Cano txalapartariek lehenengoz joko dabe euskal etxe batean.
Txalaparteari eskainitako jardunaldia egingo da zapatuan, zemendiak 10, New Yorkeko Eusko Etxean, Oreka TX taldeak emongo dauen kontzertuagaz. Ganera, 'Nomadak TX' dokumentala ikusteko aukerea be izango da.
Eusko Etxeak arratsaldeko bostetan zabalduko ditu ateak eta bederatziak arte egongo da zabalik. Modu horretan, Oreka TX osotzen daben Igor Otxoa eta Harkaitz Cano txalapartariek lehenengoz joko dabe euskal etxe batean.
Igor Otxoaren esanetan, 'orain, taldea AEBtako euskal etxeetatik bira bat preparetan dago'. Bira hori udagoienean izango da.
Oraingoz, datorren zapatuan, kontzertua emongo dabe New Yorkeko Eusko Etxean. Aurretik, 'Nomadak TX' dokumentala ikusi eta 'Made In NY' euskal pintxoak jateko aukerea izango da.
Bestalde, domekan, 'Nomadak TX' dokumentalak emongo deutso amaierea New Yorkeko 'Margaret Mead' izeneko Bideo eta Film Jaialdi ezagunari, 19:30ean hasiko dan emonaldiagaz. Saioa Historia Naturalaren Museo Amerikarrean izango da eta Oreka TX taldeak txalaparteagaz hartuko dau parte ekitaldian.
Ganera, txalapartari biek New Yorken dagozala aprobetxauko dabe telebista estadubatuarrean audientzia handia dauen saioetako batean agerraldi txiki bat egiteko. Izan be, zitea dabe zapatuan WABC-TVko goizeko albistegian agertzeko, New Yorkeko Eusko Etxeko kide aktiboa dan Julen Abioregaz batera. Abio New Yorkeko Eusko Etxeko webgunearen arduraduna eta telebistako profesionala da New Yorken.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!