‘Erosi euskeraz, bizi Zazpi Kaleak euskeraz’ kanpainea abian

Bizkaie! 2007-10-29 13:31   Euskerea berbagai

Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak Bilboko Gune Historikoan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainearen barrruan eskuko telefonorako bluetooth bidezko edukiak eskainiko ditue, Euskaltel-en laguntzinoagaz, eta bi bidaia zozketatuko ditue, Eroski Bidaiak-en babesagaz.

Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak Bilboko Gune Historikoan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainearen barrruan eskuko telefonorako bluetooth bidezko edukiak eskainiko ditue, Euskaltel-en laguntzinoagaz, eta bi bidaia zozketatuko ditue, Eroski Bidaiak-en babesagaz.

Ana de Castro Euskera zinegotziak eta Jon Aldeiturriagak, Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteko gerenteak prentsaurrekoan adierazo dabenez, kanpaineak bi alderdi izango ditu. ‘Alde batetik herritarren eta dendarien arteko hartu-emon komertzialak euskeraz egiteko jarrerea zabaltzeko asmoz, tratua euskeraz egindakoen artean bidaia bat zozketatuko dogu’ azaldu dau Jon Aldeiturriagak. Hasierako fase hori zemendiaren 2an hasi eta zemendiaren 10ean amaituko da.

Saria lortu ahal izateko -jarraitu dau- bezeroek datu personalak idatzi beharko ditue formulario berezietan, eta ondoren Eroski Bidaiak-ek Santiago Plazan dauen egoitzan entregau beharko dabe. Zozketea zemendiaren 14an egingo da Merkatarien Alkartearen egoitzan eta orduan jakinarazoko da sarituaren izena. Lehenengo saria irabazten dauenak bidaia egiteko laguna aukeratu eta Galiziara astebeteko bidaia (lehenengo saria) egiteko aukerea izango dau eta bigarren sarituak, barriz, bi lagunentzako asteburua irabaziko dau Euskadiko txokoren batean.

Kanpainearen bigarren ardatza bluetooth-aren erabileran oinarritzen da eta bluetooth bidezko euskerazko edukiak deskargetako aukerea bermatuko da. ‘Unamuno Plazan, Plaza Barrian, Zamudioko Portalean, Santiago Plazan, Victor kalean eta Zazpi Kaleetako pankarta edo banderatxoen bidez nabarmendutako bestelako txokoetan, erabiltzaileek dobako euskerazko eduki (tonuak, kulturari edo Zazpi Kaleei buruzko informazioa...) eta argazkiak deskargetako aukerea izango dabe’ esan dau Ana de Castrok.

Deskargak egiteko prozesua oso erraza da. Aitatutako puntuetara hurreratu, behar bezela identifikauta dagoz, eta eskuko telefonoko edo PDA-ko bluetooth-a aktibau besterik ez da egin behar. Bigarren fasea zemendiaren 19 eta 25 bitartean egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu