Euskerea ikasteko prest
2007-09-24 12:56 Euskerea berbagaiDanetara, 40.000 ikasle inguru, horreetatik 4.000 baino gehiago autoikaskuntza bidez, izango dira euskerea ikasten 2007-2008 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribadu homologaduetan, urriaren 1tik hasita.
Danetara, 40.000 ikasle inguru, horreetatik 4.000 baino gehiago autoikaskuntza bidez, izango dira euskerea ikasten 2007-2008 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribadu homologaduetan, urriaren 1tik hasita.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeagaz batera, Joseba Erkizia
HABEko zuzendariak eta sare publikoko eta pribadu homolagaduetako ordezkariek emon dabe datuon barri. Ordezkari horreen artean, Gurutze Arrieta (Udal Euskaltegiak), Patxi Agirregomezkorta (Batuz euskaltegiak), Mertxe Mujika (AEK euskaltegiak), Juan Carlos Murillo (Elkarlan euskaltegiak) eta Gurutze Sarasola (Ika euskaltegiak) izan dira.
‘Euskereari egin geinkion mesederik handiena erabiltea da. Lotsarik barik, bildurrik barik. Ez dago euskera txarrik. Egiten ez dan euskerea da euskerarik txarrena’, esan dau Baztarrikak. Holan, euskaldun barriak animau ditu, ‘txarto egiteko bildurrik barik’. Euskaldun zaharrei euskaldun barriak ondo hartzeko eskatu deutsie.
109 euskaltegi sarean
Danetara, 109 euskaltegi edo zentro dagoz euskaltegi homologaduen sarean. Horreetatik 39 publikoak dira (udal euskaltegiak), 62 euskaltegi pribadu homologaduak eta zortzi autoikaskuntzako zentroak dira. Euskaltegien sarean 1.420 irakasle dagoz lanean eta 2006-2007 ikasturtean 37.000 ikasle heldu izan ziran ikasten; horreetatik 32.900 eskola presentzialetara, hau da, ikas-gelatara joaten ziran eta 4.100 ikaslek autoikaskuntzako sistemei esker ikasten eben.
Ikasleen % 69 emakumezkoak izan ziran eta % 31 gizonezkoak. Ikasle gehienak 26 eta 45 urte bitartekoak ziran, batez be 36-45 bitartekoak (azken horreek % 28 dira).
Lanbideei jagokenean, ikasleen % 26 profesional liberalak, teknikariak edo espezialistak izan ziran, % 19 administrazinoko beharginak, % 10 irakasleak eta ganerakoak lanbide desbardinetakoak eta ikasleak.
Diru-laguntzino gehiago
Baztarrikak 2007-2008 ikasturterako euskaltegietarako eta euskera ikasleentzako izango diran laguntzinoek ‘nabarmen’ egingo dabela gora iragarri dau. Euskaltegietarako laguntzino deialdi bi egiten ditu HABEk urtero: bata, udal euskaltegiei zuzenduta; bestea, euskaltegi pribadu homologaduei zuzenduta.
Euskaltegi publikoen jarduereari bultzadea emoteko, aurtengo deialdian 10.303.000 euro izango ditu HABEk, igaz baino % 6 gehiago. Euskaltegi pribatu homologaduentzako, barriz, 20.147.000 eurokoa izango da laguntzinoa, igaz baino % 22,7 gehiago. Azkenik, lehenengoz egingo dan ikasleentzako diru-laguntzinoen deialdian, 1.250.000 euroko zenbatekoa dago.
Aurtengo deialdian, Baztarrikak aitaturiko gehikuntzeari esker, 2007ko azterketetan HABEren 1. mailea gainditu daben ikasleek 750 eurorainoko ikasketa-kostuak errekuperetako aukerea izan dabe, 2. maila gainditu dabenek 550 euro, 3. maila gainditu dabenek 450 eta 4. mailea gainditu dabenek 400 euro. ‘Dirua, beraz, ez da trabea euskerea ikasteko’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!