Euskerea berreskuratzeko pausuak Nafarroan

Bizkaie! 2007-09-24 11:23   Euskerea berbagai
‘Recuperación del euskara en Navarra’, Miquel Gros i Lladosen ikerketea plazan

XX. mendearen azken laurenera arte ez bezela, azken 20 urteotan, Nafarroan euskereak berreskuratzeko seinaleak erakutsi ditu. Holan ondorioztatu dau Miquel Gros i Llados ikertzaileak Vianan aurkeztu dauen lanean, ‘Recuperación del euskara en Navarra’.

XX. mendearen azken laurenera arte ez bezela, azken 20 urteotan, Nafarroan euskereak berreskuratzeko seinaleak erakutsi ditu. Holan ondorioztatu dau Miquel Gros i Llados ikertzaileak Vianan aurkeztu dauen lanean, ‘Recuperación del euskara en Navarra’. 1986. urtetik, udal erroldatan batutako datuak hartu ditu oinarri aitatu ondorioari heltzeko. Izan be, liburuan nafarrek udal erroldetan (1986tik 2001era) euskerearen ezagueraz emoten dituezan erantzunak aztertzen dira.

Gros i Llados-en eretxiz, fenomeno harrigarria jazo da tarte horretan. ‘Euskereak 50.000 hiztun baino gitxiago zitualarik, bazirudian desagertzeko gertu egoala, gehienez be belaunaldi batez iraungo ebala’. 1986tik 2001era 2 puntu gora egin dau ezagutzeak, % 10etik 12ra. 15 urtetik beherakoen artean, ganera, % 21era heldu da: euskerea ohiko komunikazino-tresna zan eremuetan indartu dalarik, ahulago egoan eskualdeetan be hobekuntzea atzemon da.

Etorkizunari begira, gainera, prozesuak etenik izango ez dauen ustekoa da Miquel Gros. Liburuan aurreikuspen-taulak be erantsi ditu eta, horreek erakusten dabenez, euskerearen indartzea ume eta gazteen alfabetatzeaz etorriko da. Hori be azpimarratzen dau Andres Iñigok, liburuaren sarreran: ‘euskereak Nafarroan azkeneko hogei urteetan, irakaskuntzearen bitartez batik bat, izan dauen bilakaeraren erakusleihoa da liburu hau eta bertan ikus daitekez emodako pausuak, oro har, handiak izan dirala, euskerearen lege murriztailetik espero eitekeen baino askosaz hobeak. Sano interesgarria da egileak 2001eko erroldako datuakaz egin dauen 25 urtetik beherakoen azpi-sailkapena, eta interesgarriagoa oraindino egiaztatu ahal izatea zein dan leku bakotxean 15 urtetik beherakoen artean euskeraz dakitenen ehuneko kopurua. Nafarroako kopuru orokorra, 1986 eta 2001 bitartean 2 puntu igon ondotik, % 12’1ekoa baldin bada, 15 urtetik beherakoena 21’3koa da. Begi bistakoa da igoera nabari hori D ereduko irakaskuntza publikoari eta ikastolei zor jakela’.

Errolda errealidade objektiboa ezagutzeko tresna eraginkorra izan daitekeelakoan, lan sistematiko zehatza egin dau Miquel Grosek, datu estadistikoen eboluzinoa zehetasun osoz aurkeztuz, baita udalez udal eta eskualdeka be. Hortik ataratako emoitzek azaleratzen dabe, Andres Iñigo euskaltzain osoaren esanetan, ‘egoera barri eta itxaropentsu baten aurrean gagozala’, nahiz eta autortzen dauen datuok euskerea jakitera mugatzen dirala: ‘euskerearen benetako biziraupenerako jakitetik erabiltera emon beharko da pausua, esan dau euskaltzainak.

Liburuaren egilea eta Andres Iñigo bat etorri dira adierazotean lan honek indarrean dagoan euskerearen mapea dudan jartzen dauela. Gros i Lladok nabarmendu dau ‘nafarrak euskerearen berreskurapenaren alde’ dagozala. Beraz, ‘agintari administratiboek bat egin beharko leukie, hizkuntzaz gaindiko interferentziak gainditzeko’.

‘Recuperación del euskera en Navarra’
liburuagaz, Nafarroan euskerearen alde lan egin/egiten daben guztiak omendu nahi izan ditu Grosek. Bestalde, Nafarroako euskerearen etorkizunari buruzko zentzuzko eztabaidea proposatu nahi dau egileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu