Gloria Totorikaguena Eusko Jaurlaritzearen aholkulari
2007-09-20 15:48 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzeak ‘Euskadi eta euskaldunak globalizazinoaren aroan’ egitasmoko zuzendari izentau dau. Totorikaguenaren erantzukizuna izango da globalizazinoak eta barrikuntzeak zelako onurak dituan Euskal Herriko zientzian, unibersidadean, artean, kulturan, bizimoduan zein ingurumenean.
Eusko Jaurlaritzeak ‘Euskadi eta euskaldunak globalizazinoaren aroan’ egitasmoko zuzendari izentau dau. Totorikaguenaren erantzukizuna izango da globalizazinoak eta barrikuntzeak zelako onurak dituan Euskal Herriko zientzian, unibersidadean, artean, kulturan, bizimoduan zein ingurumenean.
Egitasmoaren barruan hainbat aholkulari egongo dira eta horreek koordinauko ditu, orain arte Renoko Unibersidadean, Euskal Ikerketen Zentroko zuzendari izandakoak. Kontuak kontu, unibersidadean gaur egun dauen ardurea itxi egin beharko dauen arren, Totorikaguenak Renon (Nevada, AEB) lan egiten jarraituko dau.
Egitasmoko zuzendari barriak autortu dau euskal diasporan egindako lanagaitik aukeratua izan dala eta pozarren agertu da izendapenagaz. www.euskosare.org webgunean aurreratu dau beste kulturetako diasporak aztertuko dituala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!