Bilboko Aste Nagusiko egitaraua eskuko telefonoan
2007-08-17 02:00Bilbobuseko sei geltokitan Bluetooth teknologia jarri dabe eskuragarri eta, egitarauaz gan, Marijaiaren abestia, jaietako kartela eta gaueko autobusen ordutegiak be deskargau daitekez.
Bilboko Udalak Aste Nagusiko egitaraua eskuko telefonora deskargetako aukerea emongo dau, hirugarren urtez. Horretarako, Bilbobuseko sei geltokitan Bluetooth teknologia jarri dabe eskuragarri, baita
www.bilbao.net webgunea be.
Hirugarren urtez jarraian martxan jarri dabe jaien egitarauak eta Gautxorien (gaueko autobusen) ordutegiak doban deskargetako zerbitzua. Uritar guztiei zuzendutako ekimena da, nahiz eta, batez be, gazteek erabiliko dabela jakin.
Proposamena erakargarriagoa bihurtzeko, eskuko telefonoetara deskargau daitekezan edukien artean, Marijaiaren abestia, jaietako kartela, gaueko autobusen ordutegiak eta Aste Nagusia 2007ko egitarau osoa egongo dira. Ganera, aurten, nobedade legez, kontzertuen zazpi eremuak eta musika-emonaldiak zehazten dituan mapea be deskargau daiteke.
Deskargea zelan egin
Deskargarako, Bilbobuseko zenbait Geltokietako Informazinoaren Terminaletan (TIP) instalauko diran sei 'Beamzone' igorgailuetako batera hurreratu, eskuko telefonoan Bluetooth ikusteko moduan aktibatu, segundo gitxi batzuk itxaron eta deskargea egiteko agindua jaso ondoren bialdutako mezua onartu baino ez da egin behar.
Modu horretan, 2006 urtean, bi aste baino gitxiagoan, Bluetooth-eko sei puntu finkoetara 4.177 bisita egin ziran eta, danetara, web orriaren bitartez egindako bisitak be kontuan hartuz, 7.173 deskarga.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!