Literatura Unibersala itzulpen lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago oraindino
2007-08-16 02:00Uda tartean dagoala kontuan hartuta, irailaren 5era arte egongo da zabalik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz antolatzen dauen Literatura Unibersala bildumarako itzulpen lehiaketan parte hartzeko deialdia.
Uda tartean dagoala kontuan hartuta, irailaren 5era arte luzatu dabe
EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz antolatzen dauen Literatura Unibersala bildumarako itzulpen lehiaketan parte hartzeko deialdia. Lehiaketa horren bitartez, Literatura Unibersala bildumarako hautatuta dagozan obra barrien itzultzaileak nortzuk izango diran erabagiko da.
Literatura Unibersala bildumarako hautatutako obrak honako honeek dira: Emily Brontereren Wuthering heights, Nadine Gordimerren Burger's Daughter, H.P. Lovecraften At the Mountain of Madness, Herman Melvilleren Benito Cereno eta Billy Bud, Joris-Karl Huysmansen A rebours, Moliereren Le Tratuffe eta L'Avare, Marcel Prousten Du côté de chez Swan, Villiers de L'Isle Adamen Contes Cruels, Ingebor Bachmannen Simultan, Thomas Bernharden Der Untergeher, Joseph Rothen Redetzkymarsch, Milan Kunderaren Nesnesitelná lehkost bytí (L'insoutenable légèreté de l'être), Horacio Quirogaren Ipuinak, Fernando de Rojasen La Celestina, Leopoldo Alas Clarinen Adiós Cordera eta beste ipuin batzuk, Jose Cardoso Piresen Balada da praia dos caes, Machado de Assisen On Casmuro, Dino Buzzatiren Il deserto dei tartari, Andrei Platonoven Indusketa, Anxel Foldersen A lus do candil, Pere Caldersen Ipuinak eta August Strindbergen hainbat antzerki lan.
Parte-hartzaile bakotxak hautatu dauen liburuaren 10 orrialdeko itzulpen lagina aurkeztu beharko dau. Epaimahaian, EIZIEk, Eusko Jaurlaritzeak eta bildumako itzulpenak argitaratzen dituezan argitaletxeek proposatutako kideak batuko dira. Alberdania eta Elkar argitaletxeek kaleratzen ditue, egun, alkarlanean, Literatura Unibersala bildumako liburuak. Bildumako lehenengo 100 liburuak, barriz, Ibaizabalek argitaratu zituan.
Aurreko deialdiko lanak aukeratu ditue
Aurreko deialdiko lehiaketara aurkeztutako itzulpen proiektuen artean Itziar Otegirena aukeratu eben Flannery O'Connorren A good man is hard to find euskaratzeko eta Ainhoa Irazustabarrena Arthur Schnitzlerren ipuin antologia euskeratzeko. Epaimahaia Joseba Erkiziak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika Iraolak (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean) eta Juan Garziak (EIZIEk izendatuta) osotu eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!