Euskadi, Skateko Munduko Txapelketeari begira

Bizkaie! 2026-03-03 11:17   Kirola

Bijueska, Laso, Moja, Kortabitarte eta Gonzalez dabiz lehian.

Martiaren 8ra arte, Sao Paulok skateboardingaren Munduko Txapelketea hartuko dau. Halanda ze, nazinoarteko elitea batuko da Brasilen. Basque Teamen parte-hartzeak lehen mailako izen propioak izango ditu: Egoitz Bijueska, Naia Laso, Gadea Moja, Alain Kortabitarte eta Peio Gonzalez.

Egoitz Bijueska

Munduko Txapelketeak nazinoarteko elitean sendotzeko aukerea emongo deutso Bijueskari. Bestalde, park modalidadean munduko rankingeko lehen postua eskuratu dau. Gainera, 2025ean Ostiako Munduko Kopan urrea lortu eban. 

Naia Laso

Naia Laso nazinoarteko skate femeninoaren erreferentzia nagusietakoa da, izan be, presino altuko agertokietan ibili da. Horreen lekuko dira Munduko Kopan eta Txapelketetan dituan podiumak eta Parisko Jokoetan parte hartu izana. Park modalidadean, munduko rankingeko laugarren postuan dago. 

Gadea Moja

Gadea Moja Munduko Txapelketara heldu da, nazinoarteko esperientzia gehitzen jarraitzeko eta hazkunde lehiakorra berresteko. Jariokortasuna eta ibilbide desbardinetara egokitzeko gaitasunak aukerea emoten deutse anbizinoz lehiatzeko.

Alain Kortabitarte

Alain Kortabitartek São Pauloko erronkeari aurre egiteko gogotsu dago. Haren ikuspegi lehiakorra eta etenbako progresinoa funtzeskoak dira zehetasun bakotxa kontuan hartzen dauen txapelketan. Lesinoak alde batera itxi ditu eta Pariseko Jokoetan emon eban mailea barriro erakutsi gura dau.

Peio Gonzalez

Peio Gonzalez be euskal ordekaritzearen taldean dago. Aukerea aprobetxau gura dau sekulako saioa egiteko, izan be, Pariseko Jokoetarako sailkapenaren atarian geratu zan. 

Alain Goikoetxea izan da hautatzailea. Halanda ze, agirian geratu da Euskadiko potentziala kirol honetan. Park modalidadean lehiatuko diran bederatzi skaterretatik bost Euskal Autonomia Erkidegokoak dira eta Basque Team Fundazinoaren bekea dabe, hau da, modalidade horretako Estaduko guztizkoaren % 55,55. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu