Jabier Fuentes: 'turismo aktiboak oso zorrotz errespetau behar dau naturea'
2007-08-10 02:00 Barriketan
Garagarrilean eguzkia ostenduta egon arren, abuztua ez da txarto hasi eta, hondartzara joatez ganera, gure inguruan hainbat ekimen egin daitekez natureagaz bat. Sortu barri dan
Aktiba Euskadi Turismo Aktiboan eta Kirol Abenturan lanean gagozan enpresen alkarte bat da. Orain dala 4 urte hasi ginan enpresa batzuk alkartzen gure interesak batzeko eta gure arloa bultzatzeko. Prozesu horren emoitza Aktiba Euskadi izan da.
Egun, 20 enpresa inguru gagoz. Hasieran 7 egon ginan, danetariko abenturatakoak. Gero, beste hainbat arlotakoak hasi ziran sartzen, bela, zaldiak... eta, gitxika-gitxika, Turismo Aktiboa deritxan arlo guztietara heltzeko helburua dogu. Enpresa alkarte honetan ez ditugu onartzen kirol alkarteak ezta aktibidadeak motorrakaz egiten dituezan enpresak be.
Guretzat alkartea oso garratzitsua da. Euskadi mailan, turismoa hazi danetik gure arloa 2. mailako sektoreen artean dago. Sektorearen errealidadea oso pobrea izan zan, enpresa gitxi, promozino gitxi... eta Euskadi bera ez da ezagutu Turismo Aktiboaren jomuga legez. Horrezaz ganera, nork, zelan, noiz, nogaz egin ahal diran aktibidadeak ez dago zehaztuta inon, hau da, ez dagoala dekretu bat hori guztia ordenean jarteko.
Egoeran honen aurrean sortu zan alkartea eta helburu nagusia Turismo Aktibo eta Kirol Abentura arloei behar dan seriotasuna emotea da. Helburu hori martxan jarteko, azpihelburu batzuk ditugu: dekretu edo lege bat sortu sektorea ordenetako; beharginen formazino mailea zehaztu; promozio mailan ahalegin guztiak martxan jarri Euskadiko Turismo Aktiboa ezagutarazoteko; baliabide desbardinak sortu alkarteko enpresei eskaintzeko eta hareen lana errazteko; eta, azkenik, Aktiba, enpresa alkarte legez, instituzino edo gizarte agente guztien aurrean sektorearen interlokutore garratzitsuena izatea.
Webgunearena da promozino arloan alkartearen erronka nagusiena. Ia urtebete daroagu horretan eta gure helburua Euskadin turismo arloan eskaintzen diren aktibidade guztien webguneen errerentzia izatea da. Beraz, aktibidadeez gan, programak, ikastaroak, asteburu-pasak eta holako eskaitzak egongo dira.
Beste alde batetik, alkartearen funtzionamenturako beste tresna bat izango da, gure artean komunikazino zuzena errazteko.
Hori beste erronka garrantzitsu bat da. Egun, interneten ez bazagoz, ez zara existiduten. Baina ezin dogu ahaztu jente askok ez dauela internet edo gurago dauela informazinoa eskuan eukitzea, gidaliburu legez.
Gauzak holan dirala, webgunean egingo dogun legez, eskaintza guztiak sartuko ditugu gida horretan eta, ganera, informazino gehiago be izango da Turismo Aktiboaz gozetan laguntzeko.
Gure basean, bai uretako baita lurreko aktibidadeakaz ondo pasau ahal dozue. Uretakoak honeek dira: surfa, body board-a, kanoak eta snorkell-a (urpekaritzearen hasierea). Lurrekoak, honeek: eskaladea, rapela, basoko ibilaldiak, arku-tiroketea, orientazioa... Horreez gan, Gorlizko Aterpetxean gagoz, beraz, lo egiteko lekua edo pensino osoa hartzeko aukerea emoten dogu.
Ba bai, kirol bakotxaren ‘jatorria’ desbardina da. Halanda be, batzuen izena mundu mailan ezagutzen da eta, askotan, gatxa izaten da euskerazko berbea erabiltea.
Modalidade oso barria da. Menditik errobera biko gailu bategaz (motorrik eta kerik bakoa, jakina) joatea da seg-way. Lekuak ezagutzeko beste aukera bat da.
Danetarik dago. Egun, bezeroa normalean gaztea (16-25 urte bitartekoa) izaten da, emakumezkoa zein gizonezkoa. Enpresa bakotxaren arabera perfilak alda daitekez, batzuk umeakaz egiten dabe lan, beste batzuk bakarkako bezeroak ditue, edota kuadrilak... Baina danetariko jentea hurreratzen da.
Argi dago: aktibitate batzuk horrelako sentsazinoak biziteko antolatuta dagoz, berenberegi. Halanda be, aktibidade ia guztiak edonoren esku dagozan legez, bezero bakotxak gauza bat topetan dau. Sarritan, talde askok gehiago eskatzen dabe, adrenalina gehiago, arrisku gehiago... Baina hori ez da normalena izaten.
Ez bakarrik baserritarak eta mendizaleak. Niri be ez jataz gustetan horrelako aktibidadeak. Lehen aitatu dodan legez, aktibidade horreek alkartetik kanpo dagoz, enpresa batzuk kanpoan geratu dira horregaitik. Gure ustez, turismo aktiboak oso zorrotz errespetau behar dau naturea. Ingururik barik ezin ditugu gure aktibidadeak egin, beraz, behartuta gagoz daukagunari gure mimo guztiak emotera.
Hori arazo handia da. Atzerritar asko etorten dira surfa egitera, oso baldintza onak dagozalako normalean, baina ez ditugu hainbeste leku danok behar dan moduan surfa egiteko. Horregaitik, oso garrantzitsua da aktibidadeen erregulazino.
Ezin dogu ahaztu ditugun mendiak oso erakargarriak dirala baita. Halanda be, mendira bakarrik joatea, askotan, ez da horren erraza eta jenteak gida-lagunak kontratetan ditu.
Ehuneko ehunean. Eguraldiak gure aktibidade guztiak ‘kontroletan’ ditu eta, denporaldi honetan, berbarako, oso argi geratu da. Aurreikusitako programek aurrera jarraitzen dabe baina jentea, bai bezeroak baita begiraleak, ez dagoz beste denporaldietan legez horren motibauta; eta, beste alde batetik, eguneko aktibidadeak egiteko jente gitxiago animau da aurten. Baina eguzkiak urteten dauenean... telefonoa jo eta jo hasten da erreserbak egiteko.
Oso etorkizun eta osasun onagaz ikusten dot arloa. Azken urteotan oinarriak jarten egon gara dana behar dan moduan eukiteko eta Turismo Aktiboa bere lekuan jarteko, eskaintzea oso zabala baita. Bide horregaz jarraituta, Eusko Jaurlaritzearen edota bestelako instituzinoen eta turismo arloko alkarteen artean hartu-emon oso estuak egin ditugu denpora tarte laburrean. Horrek zeozer esan gura dau.
1.- Zer da Aktiba Euskadi?
2.- Ze talde edo enpresek osotzen dozue alkartea?
3.- Zeintzuk dira alkartearen helburuak?
4.- Webgunea be sortuta dago baina zerbitzuak oraindino ez dagoz sarean. Zer eskainiko dozue?
5.- Ganera, 2008ko urtarrilean FITUR Azokan turismo aktiboaren ganeko gidaliburua aurkeztu gura dozue. Zer jasoko dozue bertan?
6.- Aktiba alkarteko presidentea izateaz gan, Gorlizeko Troka Abentura kirol-enpresea zuzentzen dozu. Ze aktibidade eskaintzen deutsazuez bezeroei?
7.- Puenting, rafting, snorkell, paintball... Abentura kirolen izenak begiratuta, jatorria nazinoartean dagoala esan daiteke. Holan da?
8.- Kirol abenturea nobedadez beteriko arloa dala esan daiteke eta horren erakusle da seg-way modalidadea. Zer da seg-way?
9.- Zein da kirol-abenturea egiten dauen personearen perfila? Edadea, emakumezkoa ala gizonezkoa, urikoa ala herrikoa, taldean, familian...?
10.- Adrenalinea botateko, estresari aurre egiteko, ondo pasetako... Zeren bila doa jentea, orokorrean?
11.- Baserritarrak eta mendizaleak haserre dagoz, kirolaren atxakian, mendietatik motorrean edota quad ibilgailuetan dabizanakaz. Zer deritxazu?
12.- Kostaldera begiratu ezkero, surflari ugari topauko doguz, batez be udan. Hori da, akaso, atzerritarrentzako aktibidaderik erakargarriena?
13.- Zein punturaino zagoze eguraldiaren pentzura edo menpean?
14.- Zelan ikusten dozu arloaren etorkizuna?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!