Bonba atomikoa ipuin bihurtuta
2007-08-09 02:00Nagasaki eta Hiroshimako bonbardaketen ganeko erakusketeagaz bat eginda, gai horren inguruko kontuak kontauko ditu kontalariak Gernikako Bakearen Museoan gaur, abuztuak 9, 18:30ean.
Bakearen Museoa Fundazinoak antolatuta, Sadakoren istorioa izenburupean, ipuin kontalari saioa izango da Gernika-Lumoko Bakearen Museoan. Nagasaki eta Hiroshimako bonbardaketen ganeko erakusketeagaz bat eginda, gai horren inguruko kontuak kontauko ditu kontalariak.
Ekimena gaur, abuztuak 9, arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta, ordubetez, ume zein nagusiei zuzendutako emonaldiak bonba atomikoak eragindako tristezia zeozelan albo batera ixten lagunduko deutse. Ostean, paperezko eskulanak egiten ikasteko aukerea izango da.
Japoniako Hiroshima eta Nagasakiko gertakari atomikoen ganeko erakusketea irailaren 9ra arte dago zabalik Gernika-Lumoko Bakearen Museoan goizeko hamarretatik iluntzeko zortzietara arte. Bertan, 40 bat argazki eta zoritxarreko jazoera harreetako objektuak jasoten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!