Ontzi bi gehiago egin ditue ikasleen artean arraunketea sustatzeko

Bizkaie! 2007-06-15 02:00

Datorren irailetik aurrera, arraunean ikasten hasteko Eskola Kirolaren barruko programetan parte hartzen daben Bizkaiko umeek ikasteko diseinatutako bi itsasontzi barri izango ditue.

Datorren irailetik aurrera, arraunean ikasten hasteko Eskola Kirolaren barruko programetan parte hartzen daben Bizkaiko umeek ikasteko diseinatutako bi itsasontzi barri izango ditue.

Bi gabarra horreek BBK finantza entidadeak eta Guedan eta Cledan enpresek erosi ditue, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Bizkaiko Arraun Federazinoari emoteko, helburu bakar bategaz: gure kirol tradizionaletako bat sustatzea.


Arraunlari barriak Bizkaian

Ekimen horretarako, 2006an Kulturako Foru Sailak arraunketea sartu eban Eskola Kirola programearen barruan. Esperimentu legez martxan jarritako ekimen horretan arraun taldeek itxitako materiala erabili zan.

Lehenengo ikasturte horretan, 8 ikastaro emon ziran, 120 ikaslegaz. Aurtengo ekitaldian 12 ikastaro egon dira, hau da, 180 eskola-ume. Programazinoari arraunketearen ganeko jardunaldiak gehitu behar jakoz, 250 neska-mutiko gehiagogaz.

Kirol hori egiteko gero eta interes gehiago dagoanez, Bizkaiko Foru Aldundiak pausu bat emon gura izan dau eta, horretarako, ikastaroetarako materiala emoten dauen fundazinoari bere materiala izateko aukerea eskainiko deutso, eskola-ume gehiagorengana heltzeko. Danetara, 20 ikastaro barri dagoz aurreikusita, 300 neska-mutil baino gehiagogaz.


Itsasontziak

Itsasontzi barri biak eskola-ikaskuntzarako berenberegi diseinau dagoz. Orioko Amilibia Ontziolan (traineruak egiten dituan bakarra) egin dira eta horretarako angulak atrapetako erabilten diran ontziak -bajuagoak eta zabalagoak- hartu dira oinarri legez, egonkortasun eta segurtasun handiagoa bermatzeko.

Orain arte, enpresa honek mueta honetako 6 itsasontzi baino ez ditu egin: bi, Ikastolen Federazinoarentzako; bat, Lekeitioko Isuntza Taldearentzako; beste bat Zierbenarentzako eta oraingo bi honeek Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirola programarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu