Ryder Cup golf txapelketako kapitainorde izentau dabe Jose Maria Olazabal

Bizkaie! 2007-05-23 02:00   Euskaldunak munduan

Nick Faldo Ryder Cup-eko Europako taldearen kapitainak Jose Maria Olazabal hondarribitarra eta Paul McGinley irlandarra izentau ditu 2008ko txapelketan bere bi kapitainordeak izateko. Halanda be, izentauek txapelketan jokatzea erabagi ezkero, ez dabe kargua beteko eta Faldok beste laguntzaile bi izentau beharko ditu.

Bi urtean behin jokatzen den Ryder Cup AEBtan izango da datorren urtean, Valhallan (Louisville, Kentucky), hain zuzen ere. Europa laugarren garaipenaren bila joango da.

Jose Maria Olazabal golf jokalari hondarribitarrak 41 urte ditu. Bere ibilbidean, zazpitan jokatu du Ryder Cup txapelketea, 1987an Severiano Ballesterosegaz lehenengoz jokatu ebanetik.

Zazpi urtez jokatu barik izan ondoren, Olazabal 2006an buletau zan barriro txapelketara, eta Sergio Garciagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu