Maiatzaren 2an zarratuko da ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programan parte hartzeko epea
2007-04-25 02:00 Euskaldunak munduanDanetara, 20 eta 30 urte bitarteko 100 gazte izango dira 2007. urtean hirugarren munduagazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako herri desbardinetan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.
Eusko Jaurlaritzeak ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da. Eusko Jaurlaritzearen ordezkaritzetan egin ahal izango da izen-emotea, Gasteiz, Bilbo eta Donostian.
Danetara, 20 eta 30 urte bitarteko 100 gazte izango dira 2007. urtean hirugarren munduagazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako herri desbardinetan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.
Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria Zuzendaritzeak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzeak bultzatzen dabe eta hirugarren munduan egiten diran ekintzak bertako gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen ditue.
Aurreaukeraketan, informazino eta orientazino aldira pasauko diran gazteak aukeratuko ditu horretarako eratutako batzordeak, eta zenbait alderdi izango ditu aintzat, besteak beste, titulazino akademikoa, kualifikazino personala eta eskatzaile bakotxaren bestelako ikasketak; garapenerako lankidetzeagaz zerikusiria daben esperientziak, ezagupenak eta jakintza-arloak; Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kide izatea; eta gazte alkarte batekoa zein helburu soziala dauen beste erakunderen bateko kide izatea.
Informazino eta orientazino aldian parte hartzeko aurreaukeratutako personen zerrendak Kultura Sailaren lurralde zerbitzuetan kontsultau ahalko dira, baita Gazteaukera www.gazteaukera.euskadi.net webgunean be, maiatzaren 11tik aurrera. Aurreaukeratuak izango diran gazte guztiek informazino eta orientazino aldian parte hartu beharko dabe.
Aukeraketa prozesua
Lehenengoan, aurreaukeratutako gazte guztiek parte hartu beharko dabe nahitaez. Barriako aterpetxean egingo da (Araban), maiatzeko astegoien batean (maiatzaren 18, 19 eta 20an), barnetegi moduan.
Lehenbiziko topaketan parte hartu ondoren, 'Euskadiko Gazteak Lankidetzan' programan parte hartzeko aukeratutako gazteek bigarren topaketan parte hartu beharko dabe nahitaez. Bigarren topaketea be Barriako aterpetxean egingo da, maiatzeko astegoien batean (maiatzaren 25 eta 26an), barnetegi erara.
Aukeratutako pertonen zerrendea EHAAn, Gazteaukera webgunean eta Kultura Sailaren lurralde zerbitzuetan argitaratuko da.
Barriako egonaldi eta janari gastuak Eusko Jaurlaritzeak pagauko ditu. Era berean, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzeak dobako autobus zerbitzua eskainiko dau Barriara joateko. Euren kabuz joaten diran gazteek, barriz, euren joan-etorriko gastuak pagau beharko ditue.
Egonaldiak, oro har, hiru bat hilebetekoak izango dira. Urteerea, ahal bada, garagarriletik aurrera gauzatuko da. Eusko Jaurlaritzeak pagauko ditu gazte lankideen bidaia eta aseguru gastuak; mantenuaz eta ostatu emoteaz garapen programen ardurea daroan GKE bakotxaren esku geratuko da.
'Euskadiko Gazteak Lankidetzan' programako ekintza guztiak hirugarren munduan lanean dabilzan GKEn bitartez gauzatzen dira. Lankidetza eta alkarlan hau berez oso emonkorra gertatzen ari da, hainbat harreman sortu eta sendotu egin dira eta alkarlanerako bide barriak edegi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!