Etxepare Euskal Institutua sortzeko Legea onartu dau Eusko Legebiltzarrak
2007-04-23 02:00Helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea sustatzea, zabaltzea da. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izateak bere helburuak betetzeko behar aina autonomia izateko aukerea emongo deutso.
Helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea sustatzea, zabaltzea da. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izateak bere helburuak betetzeko behar aina autonomia izateko aukerea emongo deutso.
Legea indarrean sartu eta urtebetera Eusko Jaurlaritzeak institutuaren antolamendua eta funtzionamendua legez arautuko dau.
Bestalde, Bernat Etxepare XVI. mendeko euskal idazlearen izena dauen euskal institutuak EAEren kanpoko ekintzaren eta hizkuntza eta kultura politikearen esparru orokorrean gauzatuko ditu jarduerak, eta jarduera horreek nazinoarteko proiekzinoagaz lana garatzen daben organo danakaz eta administrazino publikoakaz edo erakunde publikoaren helburuetara zuzendutako instituzino guztiakaz koordinauko ditu, batez be, euskal komunidade linguistikoa bizi dan lurraldeetako erakundeakaz.
Aitatutako helburuak beteteko, ondoko arloetan oinarritutako da: euskerea ikertzea eta irakastea, batez be, unibersidadeetan eta goi-mailako ikasketa-zentroetan; zabalpen kulturaleko jarduerak gauzatzea estaduko eta nazinoarteko erakundeakaz eta herrialde anfitrioietako erakundeakaz; eta informazioaren eta komunikazinoaren teknologia barrien ahalmen handia, bai euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko, bai horren guztiaren gastua murrizteko.
Kontuak kontu, Etxepare Euskal Institutuaren helburuak ondokoak dira: euskerearen irakaskuntzea, ikasketa eta erabilera guztientzat sustatzea, euskal kulturea kanpora zabaltzen laguntzea bere forma guztietan eta Euskal Herriko errealidadea euskeraz berba egiten daben mundu osoko kolektibidadeetara hurreratzea.
Etxepare Euskal Institutuaren egoitzea Donostian egongo da. Euskal Institutuak zentro-sare bat euki ahal izango dau bere helburuak beteteko.
Horretarako, merkataritza-soziedadeetan, fundazinoetan edo irabazi-asmorik bako erakundeetan parte hartu ahal izango dau beharrezkoa danean, Gobernu Kontseiluaren aldez aurreko baimenagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!