Unai Basurko Getxon amaituko dan hirugarren eta azken etapea noiz hasiko zain

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Euskaldunak munduan

Astegoienean, bariku arratsaldeko 19:20an (23:30 UTC) sartu zan portugaletearraren ‘Pakea’ ontzia Norfolken, Australiako Fremantle uritik abiatu eta 68 egun, 11 ordu eta 20 minutuko nabegazinoaren ondoren.

Astegoienean, bariku arratsaldeko 19:20an (23:30 UTC) sartu zan portugaletearraren ‘Pakea’ ontzia Norfolken, Australiako Fremantle uritik abiatu eta 68 egun, 11 ordu eta 20 minutuko nabegazinoaren ondoren. Azken miliak aspergarriak izan dira Basurkorentzat, izan be, haize faltearen eraginez, zazpi bat ordu behar izan ditualako Norfolkera heltzeko azken 10-13 miliak egiteko.

Bigarren etapea amaituta, Bernard Stamm da Velux 5 Oceans estropadako lider, bigarren Kojiro Shiraishi japoniarra doa eta hirugarren, barriz, Unai Basurko. Oraindino itsasoan, Norfolkera bidean dagoz Sir Robin Knox-Jonhston helmugatik 1470 miliatara eta Graham Daltoni hiru mila miliatik gora falta jakoz. Gauzak holan dirala, ezustekorik ezean, Unai Basurkok hirugarren postuari eutsiko deutso Velux 5 Oceans estropadan, lehen etapan (Getxo-Fremantle) Knox-Jonhstonek bizkaitarrari atara eutson aldea kentzea espero dalako.

Bi hilebetetik gorako ibilbidean 14.000 milia egin ostean, tartean Hornos Lurmuturra pasau ostean, Unai Basurkok hiru bat aste izango ditu deskantsetako eta bien bitartean lurreko taldeak nahikoa denpora izango dau ‘Pakea’ Open 60 ontzia azken etaparako preparetako.

Norfolk eta Getxo bitarteko hirugarren etapea, azkena baino ez da falta Velux 5 Oceans estropadea amaitzeko. Azken etapearen urteerea apirilaren 15ean izango da eta apirilaren amaierarako espero doguz Getxon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu