Klara Astondoa: ‘Korrikeak kolore danetako eragileak batzen ditu'
2007-03-21 01:00 Barriketan
Karrantzan urten eta Euskal Herriko errepideetatik pasau ostean, Iruñeara ailegauko da Korrikea apirilaren batean. Hamabosgarren edizino honetako lehenengo kilometroan Karlos Santesteban Karrantzako idazle euskaldunak eroango dau lekukoa. Amak emongo deutso eta, kilometroa egin ostean, alabeak hartuko dau. Ostean, eskuz esku, euskerearen aldeko karrerearen mezua herriz herri joango da, ilusinoz betetako korrilalariei esker. Klara Astondoa Korrikearen koordinatzaileak be ilusinoz kontau deuskuz aurtengo edizinoaren gorabeherak.
Nik esango neuke ez dala aldaketa handirik izan. Ez dogu aurrerapausu handirik ikusi. Urte bi baino ez dira pasau hamalaugarren Korrikatik hona eta hemen, Euskal Autonomia Erkidegoan, esan daiteke gobernuaren jarrerea askoz hobea dala baina guk euskerearen eremu osoa hartzen dogu eta Nafarroan badakigu danok zelan dagozan gauzak eta zer esanik ez Iparraldean. Beraz, badago nondik ekin.
Alde batetik, ‘heldu’ berbeak esanahi piloa ditu eta esanahi horreek danak positiboak dira. Bost hizki horreetariko bakotxagaz mezua garatu dogu, bost berba erabili doguz hizki bakotxa hasiera legez hartuta. Euskerea, Lekukoa, Hitza, Herria eta Alkarlana dira berba horreek, eta hortik datoz ‘Heldu euskereari!’, ‘Heldu lekukoari!’, ‘Heldu hitzari!’, ‘Heldu herriari!’ eta ‘Heldu alkarlanari!’ leloak.
‘Heldu herriari!’ esaten dogunean, euskeraz eginez euskaldunok Euskal Herria osotu dogula esan gura da.
‘Heldu hitzari!’ esaten dogunean, herri hori osotu ahal izateko konpromisoak behar dirala eta konpromiso horreei eutsi egin behar jakela dinogu.
‘Heldu alkarlanari!’ jagokonez, bakarrik ezin dogu ezer egin eta urteetako lana euskerearen munduan dagozan erakunde eta personei esker osotu dogu eta osotzen gagoz euskaldunen herria, Euskal Herria.
‘Heldu euskereari!’ esatea begibistakoa da, euskerarik barik honek guztiak ez daukalako zentzurik.
‘Heldu lekukoari!’ dinogunean, orain arte lan hori egin dabenek lekukoa pasau behar dogulako dinogu; lekuko hori geuk hartu behar dogu eta, ondoren, gure atzetik datozanek. Ganera, lekukoa bera elementu oso garrantzitsua da Korrikan, irudia baita.
Egundo be ez garalako Karrantzan egon aukeratu dogu herri hori. Karrantzan egoteko, joan egin behar da eta, gero, bueltau. Karrantzarrek eurek eskatu deuskue eta guk, Korrika danetan, konpromisoak eskatzen doguzan legez, orain arte Korrikea sekula joan ez dan leku batera eroateko konpromiso hori hartu dogu.
Kobazuloei jagokenez, Pozalaguan estalaktita eszentrikoak izeneko estalaktita berezi batzuk dagoz. Goitik behera jausi beharrean edo behetik gora, estalagmitek egiten daben legez, paraleloan urteten dabe, kurutzatu egiten dira baina batak ez deutso besteari trabarik egiten; sareak osotzen ditue ondokoari trabarik jarri barik. Hori da lehenego aitatutako alkarlanaren adibiderik garbiena eta, azken baten, hemen egin dana, bakotxak bere bidea jarraituta, ondokoaren bideari trabarik jarri barik.
Itzelezkoa. Karrantza herria bete-betean dago Korrikeagaz eta udalaren jarrera ona be aitatzekoa da. Kriston jaia antolatu dabe, udalak berak hamar kilometro erosi ditu eta herriko 26 taldeei, bakotxa arlo batekoa, opari legez emoteko. Urteetan, Korrika eskatzen ibili dira eta beti joan behar izan dabe inguruko herrietara. Izan be, Karrantzan, ez dago euskaldun asko baina euskaltzale asko bai. Enkarterri, berez, nahiko erdalduna da eta Karrantzan euskaldun gitxi dago. Halanda be, kriston lana egiten dabilz, D ereduko eskolea dago eta AEKren pare bat talde be badagoz. Harro egoteko modukoa da eta harro dagoz.
Euskerea nafarrena be bada baina ez dabe onartu gura. Euskerea geurea eta eurena be bada eta Nafarroako gobernuak azaltzen dauen jarrerea penagarria iruditzen jat.
AEK erakunde nazionala da eta euskerearen eremu danetan dago, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bai baina baita Nafarroan eta Iparraldean be. Argi dagoana da Iparraldean eta Nafarroan dagozan laguntzinoak oso eskasak dirala baina AEK-k ez ditu ahaztuten eta, euren egoerea geurea baino larriagoa danez, laguntzinoa emotea da helburua. Tuterako puntako irakaslea eta Bilboko Lizardi Euskaltegiko irakaslea bardin-bardinak dira AEKrentzako. Baina eurek ez ditue guk beste laguntzino eta, horregaitik, daukaguna danon artean banantzen dogu, bestela ezinezkoa da.
Guk emakumeak omendu doguz eta, nire ustez, ondo merezidutako omenaldia da, hiru arrazoi kontuan hartuta. Bata, euskerearen gotorlekua eta gordelekua izan diralako urteetan, bai barruko andrak zein kostaldekoak, gizonak itsasoan ibili diran bitartean. Bestetik, euskerearen transmisoreak izan diralako, gehienok euskerea amengaitik jaso dogu eta oso garai gogorretan, Frankoren diktadurapean eta gerra sasoian. Azkenik, orain dala berrogeita hamar urtetik hona, emakumezkoek itzelezko lana egiten dabe euskerearen eta, oro har, euskal kulturearen alde. Horreek dira, batez be, emakumezkoak omentzeko arrazoi nagusiak.
Ez da bape erraza. Korrikea amaitzen danean, Korrika Batzordeak txanpan apur bat edan eta hurrengo Korrikea prepareteari ekingo deutso, nondik abiatuko dan eta nora ailegauko dan pentsetan hasiko da egun berean. Gero, zeozelako oportxuak hartuko doguz eta urrian, Batzorde Nazionalean batuko dira ordezkariak eta ideiak biribiltzen hasiko dira. Ibilaldiaren arabera, mezua garatzen hasiko gara eta, horreen arabera, omenduak. Hainbat proposamen egoten dira eta horreek danak asanbladan erabagiten doguz. Ostean, Korrika Batzordeak asanbladan erabagitakoa garatzen dau.
Hori guztia urte biko lana da, ezinezkoa izango litzateke denpora laburragoan egitea, Korrikearen atzean itzelezko lana dagoalako. Azken batean, herriak karrerea bera eta aurretik egiten diran kultur ekitaldiak ikusten ditu baina hau dana pentsetako, garatzeko, baimenak lortzeko... urte bi behar dira.
Bai. Korrikeak gero eta arrakasta handiagoa dauka eta Korrika Txikiek gero eta indar gehiago. Korrika Txikia ez jagoku guri, gure eginbeharra helduen alfabetazinora mugatzen dalako. Hasten danetik amaitu arte, Korrikea ez da geratzen eta herri askotatik gauez pasetan da. Horregaitik, herri horreetako umeek ez dabe helduen Korrikan parte hartzeko aukerarik eta hortik sortu zan Korrika Txikiak antolatzeko ideia. Gero eta gehiago dagoz eta gero eta indar gehiagogaz. Horrek adierazo gura dauen gauza bakarra da Korrika arrakastatsua dala.
Korrika Kulturalean be hainbat ekimen antolatzen doguz. Korrikak herriari asko eskatzen deutso, gehienbat dirutan eta lanean. Geure irakasleez gan, AEKgaz zerikusirik ez daben hainbat eta hainbat persona dagoz Korrikea aurrera atara ahal izateko lanean. Ganera, txitean-pitean gagoz diru-eske. Korrika Kulturalaren bitarteaz, AEK-k aportazino bat egin gura deutso herriari. Guk ez dogu ezelako dirurik irabazten baina herriari merezidu dauena emoten deutsagu, zor bat daukagulako. Hilebete eta erdiko programazinoa egiten dogu eta ia egunero dago zeozer, punta-puntako ikuskizunak edota gauzarik txikienak.
Korrikea AEKrena da baina urteten dauen momentutik eta ailegau arte, azken kilometroan lekukoa AEKrena izan arte, ez da gurea, herriarena da. Hori igarri egiten da eta, ganera, arlo eta kolore desbardinetako jenteak hartzen dau parte, pozarren. Izan be, hori da gure helburua, Korrika integratzailea egitea eta ez baztertzailea.
Furgonetetan doazenen meritua nabarmenduko neuke. Karreran, furgonetan bi doaz, aurretik bat eta atzetik bestea. Horrek ez dira sekula geratuko. Zazpi laguneko ekipo bi doaz eta horreek bai aldatzen dira eta hamalau orduko txandak egiten dabez (furgonetatik urteteko edo bertara sartzeko be, ibilgailua ez da geratzen). Euren lana lekukoa zaintzea eta ordua jagotea da.
Bai, badagoz batzuk, bai. Orain dala gitxi, karreran joaten diranakaz egindako bileran honako hau kontau euskuen: behin, Tuteran, goizaldean, hiru edo lau korrikalari joiazan furgonetearen atzean. Furgoneta barrutik animoak emoten hasi jakezan, ‘animo, altzau lekukoa, lekukoa gora...!’. Korrikalariek ez eben erantzuten eta furgonetako batek esan eban: ‘¡Anda, venga, levanta el palico!’. Lekukoa eroian korrikalariak atoan altzau eban besoa.
Beste anekdota bat be kontau euskuen: gau txarra pasau ostean, atzeko furgonetakoak armozua jatera joan ziran. Handik gitxira, Guardia Zibilak aurreko furgoneteari geratzeko agindua emon eutson. Furgonetakoek ezetz, Korrikea zala eta ezin ebela autoa geratu. Eta, bitartean, Guardia Zibila papelak eskatzen...! Handik kilometro bira geratzeko agindu eutsen baina, zorionez, han ez egoan inor.
Ezin neike kopuru zehatzik emon, Euskal Herri osoa emongo neuke. Korrika Batzorde Nazionaletik, antolaketea probintzietara bideratzen da, gero eskualdeetara, gero herrietara eta, azkenik, auzoetara. Jente asko dago tartean, beraz.
Bai. Aurten, ganera, sekula ailegau ez garan lekuetara ailegau gara. Korrika integratzailea da eta argi dago Euskal Herri euskaldun bat gura badogu, eragile danak egon behar dirala, kolore danetakoak. Beraz, atxikimentuen balorazinoa oso positiboa da.
1.- Aurreko Korrikatik, hamalaugarrenetik, hona, zertan aldatu dira gauzak euskerearen arloan? Ze aurrerapausu nabarmenduko zeunke?
2.- Heldu! da leloa. Berba horrek adiera edo esanahi ugari ditu, ailegau, oratu, hazi... Ze esanahi emon gura deutsazue zuek?
3.- Aurten, Karrantza da abiapuntua martiaren 22an. Zergaitik? Pozalaguako kobazuloetan badagoz estalaktita berezi batzuk zeozelan Korrikearen filosofia adierazoten dabenak...
4.- Ze erantzun izan dozue Enkarterrin?
5.- Apirilaren batean, barriz, korrikalariak Iruñan sartuko dira. Izan be, ekimenari esker lortzen dan dirua Nafarroako gau-eskola eta euskaltegiei laguntzinoa emoteko izango da. Nafarroako administrazinoaren jarrereak ze eretxi sortarazoten deutsu?
6.- Arlo ekonomikoaz aparte, euskal emakumeari subertau jakoz aurtengo edizinoaren arimea eta bihotza. Ze garrantzia izan dabe eta dabe emakumeek euskerearen bultzadan?
7.- Zeren arabera erabagiten dozuez omenduak, ibilbidea, leloa...?
8.- Korrikearen inguruan hainbat ekimen antolatzen dira, Korrika Kulturala, Ziberkorrika, Korrika Txiki... Horreek ekimenaren benetako arrakastea erakusten dabe?
9.- Aurretik, ordu asko emon dozuez kontu danak antolatzen baina zelan biziten dozue Korrikea behin karrerea hasten danean?
10.- Hamabost edizino badira batzuk. Gogoratzen dozu bitxikeriarik?
11.- Zenbat jente dabil beharrean Korrikaren antolakuntzan?
12.- Hainbat gizarte eragilek euren atxikimentua erakutsi deutse Korrikari. Alde horretatik, gorakadea igarri dozue?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!