Bermeon, biztanleen % 60k euskerea darabil kalean
2007-03-15 01:00 Euskerea berbagaiAdinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz.
Bermeoko Udalaren Euskera Saiak Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketa batean oinarrituta emondako datuen arabera, kalean, herritarren % 60k erabilten dau euskerea. Halanda be, gazteen artean herenak baino ez dau erabilten.
Adinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz. Halanda be, ‘txostenak erabilerearen igoera nabarmena dala erakutsi dau’, dinoe ordezkariek. Izan be, datuen arabera, 1989tik 2006ra bitartean, % 17,3 egin dau gora euskerearen erabilereak.
Sexu-taldeei jagokenez, emakumeen % 60k euskerea erabilten dau; gizonezkoen artean, puntu bat egiten dau behera portzentajeak. ‘Aldea ez da nabarmena, baina emakumeek gizonek baino gehitxuago egiten dabe euskeraz’.
Datuak positibotzat jo eta 'datozan urteotarako planifikazinoa egiten lagunduko deuskue'. Era berean, 'egiten dogun lanaz gogoetea egiten eta hobeto asmetan be laguntzen deuskue'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!