Eutsi!: ‘euskerea kalean badago, pantailetan be egon behar da’
2007-03-14 01:00 BarriketanDrama eta komedia lantzen dituan euskerazko filma zinema-aretoetan dago ikusgai honezkero
Martiaren 9an estreinau eta zinema-aretoetan pantailaratu dan lehenengo asteburuan, Eutsi! filma bigarren film ikusiena izan da Hego Euskal Herrian, 5.000 ikusle ingururi esker. Datu horrek erakusten dau filmak euskeraz ikustea, oraindino be nobedadea izateaz gan, jenteari gustau egiten jakola. Edo, behintzat, interesa daukala arlo horren inguruan. Filmeko zuzendari Alberto Gorritibereak eta Asier Hormaza, Anjel Alkain eta Nagore Aranburu aktoreek argituko deuskuez bestelakoak:
Asier Hormaza: Euskal Herriarentzako, euskeraz egindako film hau beste aurrerapausu bat da, hemengo kulturea eta hemengo kultureak eskaintzen dituan produktuak normalizau gura badoguz, behintzat. Hori bai, azpi-tituluakaz doa, ez dogulako ikuslerik galdu gura. Bertoko errealidadea kontuan hartu dogu eta errealidadea elebiduna da. Guk horri be eutsi eta erantzuna azpi-tituluen bidez emon deutsagu. Aurrerapausu horretan erakusten gagoz hemen gauzak ondo egin daitekezala eta egiten dagozala. Oso profesional onak dagoz eta beharrezkoa da guk emondako aurrerapausuen ostean beste batzuk be aurrerapausuak emotea. Hor dago gure eskakizuna, zeozelan, guk eskaintzen dogun lanari beste bultzada bat emotea.
Asier Homaza: Pelikulan, oso gai unibersalen ganean egiten da berba, tartean deslokalizazinoa. Hori da, hain zuzen be, guk ez gendukena gura, hau da, hemengo kultur ikurrak deslokalizetea. Hemen egin gura dogu lan, Euskal Herrian eta Euskal Herriaren alde. Gero, produktu horreek kanpora atara daitekez, kanpora atarateko moduko kalidadea daukielako. Munduko edozein txokotara heltzeko moduko istorioak lantzen dira, gai unibersalak erabilten doguzalako. Horregaitik, behin betiko laguntasuna eta babesa merezidu doguz. Aldarrikapen hori airean ixten dot nik eta har dagiala gura dauenak. Hemen gauzak ondo egiten dirala erakusten dogu eta babesa ezinbestekoa da.
Asier Homaza: Istorio honek bat egiten ditu dramea eta komedia, ez deutso bide garbi bati ekin. Orduan, alde horretatik uste dot filmak sensibilidade desbardinetara heltzeko aukerea eskaintzen dauela. Dramea dago, komedia be bai... Errealidadea erakusten dau ze, azken batean, krisialdi bati aurre egiten ahalegintzen zaranean, batzutan negar egiteko gogoa daukazu eta besteetan barre egiten dozu.
Alberto Gorritiberea: Hainbestek, filma genero zehatz batean sartzeko eskatu deuskue. Gidoilariok, azken batean, errealidadeari begiradea bota deutsagu eta momentu horretan gizartean ikusitakoa erakusten ahalegindu gara. Begirada horretan hurreko pertsonaia topau genduzan eta pertsonaia horreek bizitako egoerak be oso normalak ziran. Hor arrisku bat dago ze batzutan pasarte oso dramatikoak bizi dira. Baina momentu gatxetan be, beti ez da dana dramatikoa izaten, badagoz tarte pozgarriak be. Hori da, hain zuzen be, filmak erakutsi gura dauena eta lan polita izan da horretan ibiltea. Nik oso ondo pasau dot lanean baina, horretarako, aktoreak behar dira eta guk badaukaguz.
Asier Homaza: Enpresa bat Poloniara eroan behar dabe eta hor aspaldiko lagun bi dagoz, Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (ni neu) dagoz tartean. Afizinoetan eta lanean bat egiten dabe lagunek, biei bizikletea gustetan jakelako. Urte bi greban egon ostean, Kepak aurrerapausu bat egiten dau eta ekintza berezi bat egitea bururatzen jako. Martinekin egin gura dau baina Martinek, zeozelan, kontrapuntua jarten dau, ez dagoalako horrelako ekintzak egiteko momentu oso onean. Tartean, kazetaritza ikasten dagoan neskato bat eta enpresako gerentea be badagoz.
Krisialdi personalak, krisialdi globalak eta horreei zelan egiten jaken aurre kontetan dau filmak, batzutan barre bategaz, beste batzutan negarrez. Azken batean, arazoei zelan egiten jaken aurre da drama eta komediaren arteko road moovie honen oinarria. Filmak ez dau bultzatuko ikusleak barre edo negar egitera, ikusleak berak erabagiko dau hori bihotzera heltzen jakonaren arabera. Horregaitik, film borobila da.
Anjel Alkain: Ez neuke gurako publikoak filma euskeraz dalako bakarrik ikustea ze, edozelan be, merezidu dau ikustea, ez euskeraz dalako. Eta horregaitik, hain zuzen, egin gura dodaz nik euskerazko filmak, normaltasunez. Garrantzitsuena filma ona izatea da eta hori da kasua.
Nagore Aranburu: Ni, filman, Martinen emaztea naz, Maria, umedun nago eta egoera gatxa biziten gagoz urte biko grebea dala eta. Filmeko alderik dramatikoena bizi dau nire pertsonaiak, hor ez dago komedia gehiegi. Beste ikuspegi bat erakusten dau, bildurra igarten jako eta alboan daukan personeak, senarrak, ez deutso lar laguntzen. Halanda be, aurrera egitea erabagiten dau, bakarrik baino ez bada be. Ahal dauen guztia aguantetan dau baina muga-mugan dago.
Alberto Gorritiberea: Lehenengo eta behin, eskerrak emon behar dodaz proiektu hau aurrera atarateko orduan ausardia erakutsi daben guztiei. Askotan, euskerazko filmen arrakastea boom edo fenomeno legez definidu dabe askok baina ni ez nago bape ados, ibilbide luze baten osteko lanaren emoitza dalako eta film hau bide horretan emondako pausu bat baino ez da. Kasu honetan, Irusoin eta Barton Films produktorek zerikusi handia izan dabe azken emoitzean, proiektua oraindino zarratu barik egon arren, aurrera egitea erabagi ebelako. EiTBri eta Eusko Jaurlaritzari be eskerrak emon behar deutsaguz, laguntzinoagaitik. Bide horretan, aktore oso profesionalen lan bikaina be aitatu behar dot. Filmari bultzada galanta emon deutse eta normalean egiten dan baino lan gehiago egin dabe. Egoerea berezia izan da, gatxa, eta horren aurrean sendo eta gogor egon dira. Aktoreez gan, lantalde teknikoa ezin da itxi aitatu barik. Ez naz izenak emoten hasiko, larregi dira eta, baina tartean 40 film baino gehiagotan lan egin daben personak dagoz, profesionalak. Bertokoak izan arren, normalean kanpoan egiten dabe lan eta oraingoan gustura etorri dira etxera behar egitera, zinea egitera.
Laguntzino horreek danek zeozelako normalizazinorantz eroaten gaitue, lan egitera, zinea egitera. Ni oso gustura nago normalizazino horretarantz doan bidean eta profesional bikainez inguratuta nago. Euskerea kalean badago, pantailetan be egon behar da. Komuniketako euskerea erabilten daben horreek euskerazko filmak ikusteko eskubidea daukie, ezelako konplejurik barik eta atzera begiratu barik. Besterik barik. Filma hor dago eta ikusiko dogu zer pasetan dan. Industria egiten segidu gura dogu baina asko geratzen jaku ikasteko oraindino. Argi dago mundu honetan arrisku ugari dagozala baina zenbat eta arrisku gehiago izan, orduan eta hobeto egiten doguz gauzak.
1.- Gitxika-gitxika baino ez bada be, ‘Aupa Etxebeste!’ eta ‘Kutxidazu Bidea, Ixabel’ lanei eta aurkeztu barri dozuen filmari esker, euskerea zinema-aretoetan sartzen hasi da. Halanda be, euskerazko filmak bai, baina azpi-tituluakaz...
2.- Zelako gaiak lantzen dozuez?
3.- Karteleko aktore nagusiak kontuan hartuta, publikoak barre egiteko filma dala pentsauko dau. Holan da?
4.- Kontaiguzue, labur-labur, tramea.
5.- Azken aldian, beraz, euskerazko filmak egin daitekezala erakutsi da.
6.- Eta zelakoa da, Nagore, zure pertsonaia?
7.- Proiektu handiak aurkezterakoan, eskerrak emotea ia ezinbestekoa izaten da...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!