‘Ikasle guztiak euskaldunduko dituan erreformea behar dogu’
2007-03-07 01:00 Euskerea berbagai‘Zoritxarrez, oraindino hezkuntza-sistemeak ikasle elebakarrak sortzen jarraitzen dau, gazte gehienek gaztelania edo frantsesa besterik ez dakiela amaitzen ditue oinarrizko ikasketak’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak irakastereduen erreforman beharrezkoak diran baldintzak gogorarazo ditu. ‘Irakastereduak eztabaidatzen hasiko dan momentu honetan ikasle guztiak euskaldunduko dituan erreformea behar dogula aldarrikatu nahi dogu’, azaldu dabe. Era berean, 16 urtegaz gazte guztiak euskaldun eleaniztunak izatea lortu behar dogula azpimarratu dabe. ‘Zoritxarrez, oraindino hezkuntza-sistemeak ikasle elebakarrak sortzen jarraitzen dau, gazte gehienek gaztelania edo frantsesa besterik ez dakiela amaitzen ditue oinarrizko ikasketak’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek.
Bost puntutan laburbildu dau Kontseiluak Hezkuntzearen erreformeak izan behar dituan ezaugarri nagusiak:
1.- Euskerea irakas-hizkuntzea dauen sistema trinko eta bakarra behar dogu. Euskal Herri osoan belaunaldi barriak oso-osorik euskaldun eleanitzak izatea bermatuko dauen sistema, hain zuzen. Ereduetatik harago, orain arte euskalduntzeari jagokonez atzemon diran hutsuneak eta ahuleziak konpondu behar doguz. Urtez urte metatuz doazen gazte euskaldundu bakoen arazoa moldatu behar da. ‘Gure aburuz, belaunaldi barrien erabateko euskalduntzea ezinbestekoa da gizarte orekatuagoa lortzeko, hizkuntza ez daiten izan bi komunidaderen bereizgarri eta oro har alkarbizitzea errazteko’.
2.- Aurreko helburu hori lortzea da garrantzitsuena eta horretarako epe muga zehatz eta denporan hurrekoa ezarri behar da. Epe hori bete ahal izateko baldintza batzuk ezinbestekoak dira, batez be, kontratazino barri guztiak euskaldunak izatea.
3.- Definidu dogun helburua lortzeko, lege aldaketea ezinbestekoa da. ‘Egun behar dogun erreformeak, dekretuen bidezko adabakiak baztertuta, lege barri baten babes osoa behar dau. Kontseiluaren eretxiz, lege barri baten bidez bakarrik jarri ahal izango dira belaunaldi barriak euskalduntzeko baldintzak.
4.- Gurasoek euren seme-alaben heziketan hainbat aukeraketa egiteko eskubidea eta langileen eskubideak, ez dagoz ezelan be ikasleen hizkuntza-eskubideen gainetik. ‘Argi izan behar da hezkuntzearen hartzailea ikaslea dala. Ikaslearen hizkuntza-eskubideak gurasoen aukeratzeko eskubidearen edo langileen eskubideen gainetik dagoz’.
5.- Behar diran baliabide guztiak esleitu behar dira erreforma honi bermez ekiteko. Kontseiluaren ustez, gure herriak baditu irakasteredu eraginkorrak izateko nahiko baliabide. ‘Hezkuntza-sistemeak belaunaldi barrietako gazte guztien euskalduntze eleanitza lortzeko behar diran baliabide personalak eta ekonomikoak jarteko borondate politikoa behar da’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!