Bilboko Udalak igaz baino 100 plaza gehiago eskainiko ditu euskeraz udalekuetarako

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Euskerea berbagai

Izena emoteko epea martiaren 12tik 16ra izango da, bi egunak barne. Izena emoteko orria jaso eta emoteko, interesatuek barruti-kontseiluetara jo leikie 9:00etatik 14:00etara, edo www.bilbao.net webgunean egin. Plazak zozketa bidez emongo dira.

Aurten, euskeraz 100 plaza gehiago eskaintzea erabagi dau Jon Aritz Bengoetxeak zuzentzen dauen Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak. Horrenbestez, danetara, 1.250 plaza egongo dira.

Udalekuak 'Bilbao Aktiba!' ekimenaren barruan arrakastarik handiena dauen programetako bat da, batez be, euskerazko jardueren artean.

Joan dan urtean 1.150 plaza eskaini ziran, 250 gaztelaniaz eta 900 euskeraz. 2007rako, barriz, plazak holan banatuko dira: garagarrileko lehen hamabostaldian, 600 euskeraz eta 100 gaztelaniaz, eta bigarren hamabostaldian, 300 euskeraz eta 100 gaztelaniaz; abuztuko lehen hamabostaldian, 100 plaza euskeraz eta 50 gaztelaniaz.

Sei eta 12 urte bitarteko 1.250 umek parte hartuko dabe Udalekuak programan, garagarrilean eta abuztuko lehen hamabostaldian. Jarduerak, Zurbaran, Zurbaranbarri, Pio Baroja, Luis Briñas, Pagasarribidea era Elexabarriko hezkuntza-zentro publikoetan egingo dira, bai eta Txurdinagako, Artxandako eta Errekaldeko udal-kiroldegietan, ugerlekuko jardueren kasuan.

Izena emoteko epea martiaren 12tik 16ra izango da, bi egunak barne. Izena emoteko orria jaso eta emoteko, interesatuek barruti-kontseiluetara jo leikie 9:00etatik 14:00etara, edo www.bilbao.net webgunean egin. Plazak zozketa bidez emongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu