‘Prostituzioa: erregulau bako negozioa’ izeneko jardunaldia Bilbon
2007-03-01 01:00Hogeita hamarretik gora aditu batu dira Bilbon Sabino Arana Fundazinoak antolatutako mintegira, prostituzinoaz eztabaidatzeko eta gai horretaz dagoan gizarte-debateari ekiteko, izan be, zenbait prozedura modu planteetan dira: debekua, erregulazinoa eta deuseztatzea.
Hogeita hamarretik gora aditu batu dira gaur Bilboko Sheraton hotelean Sabino Arana Fundazinoak antolatutako mintegira, prostituzinoaz eztabaidatzeko eta gai horretaz dagoan gizarte-debateari ekiteko, izan be, zenbait prozedura modu planteetan dira: debekua, erregulazinoa eta deuseztatzea. Ganera, Europako inguruneko beste herrialde batzuetako esperientziak be aztertu dira.
Lan-jardunaldiko txosten nagusiak honako honeek aurkeztu ditue: Eva Engman, Luleäko (Suedia) Iris emakumeentzako babes-etxeko lehendakaria eta emakume-trafikoaren kontrako Baltikoko Lankidetzarako Erakundeko kidea; Nora Levinton, Psikoanalisian doktorea Madrileko Unibersidade Autonomoan, eta Josep Mª Tamarit, Lleidako Unibersidadeko Zigor Zuzenbideko katedraduna.
Era berean, jakinarazpen bana aurkeztu dabe Hetaira prostituten alkarteko Concha Garcíak; Marisa Soleto Mujeres fundazinokoak, eta Maricel Chavarria kataluniar kazetariak.
Eva Engman: ‘Ezin onartu daiteke prostituzinoa gizonen eta emakumeen arteko bardintasuna aldarrikatzen dauen gizartean’. Suedian prostituzinoa gizonezkoek emakumeen eta umeen kontra erabilitako indarkeriaren beste alderdi bat baino ez dala azaldu dau Eva Engman-ek. ‘Beste esplotazino modu bat da eta gizarteko arazo larri bat da, kaltegarria baita prostituitzera behartutakoarentzat zein gizartearentzat’, erantsi dau.
Suedian sexu-zerbitzuak erostea delitua da 1999tik eta holako lege bat dauen erresuma bakarra da mundu osoan, bezeroak eta proxenetak kriminalizetan dituan legea, hain zuzen.
Joseph Mª Tamarit: ordaindutako sexu-zerbitzuak Espainiako Zuzenbidean onartu eta erregulau ahal izateko moduari jagokonez, Zigor Zuzenbideko katedradunak adierazo dau, ‘ordaindutako sexu-zerbitzuen erregulazinoak zeharkako legegintzazko esku-hartzea behar dau, gaiaren izari guztietan eragingo badau: zigorrekoa, zibila, lanekoa, administratiboa eta fiskala. Izari ugariduna izanik, zentzuzkoa izango litzateke Estaduko lege integral bat egitea, gero, bere administrazino-alderdietan, autonomia-legeriek eta ondoriozko arautegi-garapenak osotu leikiena.
Marisa Soleto: ‘funtsean emakumeakazko eretxiari buruzko kultur aldaketeari ekin behar deutsagu. Gauzaz bestelakotu egin behar da emakumeen gorputza. Emakumeak erosi, saldu eta berrerosi daitekezan bitartean, oro har, ez da aurrera egingo bardintasunerantz’ azpimarratu dau Mujeres Fundazinoaren ordezkariak.
‘Alde batera itxi behar da ustezko askatasunaren diskurtsoa, eta argí eta garbi esan, prostituzinoa kasurik gehien-gehienetan emakumeen eta umeen esplotazinorako sistemea dala, prostituzinoak proposatzen dauen hartu-emon ereduak ez dauela zerikusirik askatasunagaz, ez bardintasunagaz ez duintasunagaz’.
Marisa Soletok amaitzeko esan dau ‘benetan nahi badogu askatasun, segurtasun eta justizia eremu bat eregi, personen salerostearen kontrako burrukea ezinbesteko beharkizuna izatez gan, ukaezinezko exijentzia etikoa be bada’.
Maricel Chavarria: ‘prostituzinoa erreguletearen edo ha deuseztatzen ahalegindu behar izatearen komenigarritasunari buruzko debatea hedabideetan argitaratu da, baina ez irakur-entzuleak nahastau barik’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!