Unai Iturriaga: 'plazerra da musikariakaz kantetea'
2007-02-21 01:00 Barriketan'Gu ta gutarrak' emonaldien ganean berba egiteko jarri dogu hitzordua baina Bizkaiko Txapelketea ezin ahaztu...
Bizkaiko Txapelketea kanpotik bizi ostean, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek Josu Zabala eta Alex Ruiz de Azua ‘Xampe’ musikariakaz bat egin eta ‘Gu ta gutarrak’ proiektua abiarazo dabe. Honezkero egin dabez emonaldi batzuk, musikea eta bertsoak buztartuta. Iturriagagaz bat egin dogu horreen eta beste hainbat konturen ganean berba egiteko.
Behin 7 Eskaleren esperientzia amaitu ostean, urte batzuk emon genduzan bakotxak berera, zelanbait esateko. Denporeagaz, baina, Igorren aldetik batez be, saioetatik bueltan gentozela-eta, barriro agertzen hasi zan Josugaz zeozer egiteko asmoa. Batetik, plazerra dalako musikariakaz kantetea taula ganean eta, bestetik, geure-geureak ziran kontuak esan gura genduzalako, ohiko bertso ibilbidetik aparte.
Halandaze, igazko zezeil aldera Bizkaiko Txapelketan parte hartu ala ez erabagiteko gengozala, pentsau genduan atsedenalditxo bat beharrezkoa genduala eta, bide batez, Josuri deitzeko momentua zala. Zapatu goizalde batez deitu geuntsan eta berak barrez erantzun eban. Guk baiezko legez hartu genduan barrea eta badirudi berak be baietz.
Izenari jagokonez, jolas antzeko zeozer proposatu gura genduan. Jente askorentzako eta neuretzako be bai, ‘Gora gu eta gutarrak!’ esaldia murriztaile usainekoa da. Guk, ostera, gu eta gutarrak esaterakoan, gure barruan bizi diran ‘Gu’ desbardinak aitatu gura genduzan, azken batean gure izakerea jentaurrean agertzen dana baino konplexuagoa dalako beti. Eta azkenik, gure emonaldi bakotxean lekuan lekuko konbidauak euki gura doguzanez, horreentzako be izen egokia eretxi geuntsan ‘gutarrak’.
Labur esateko, gure asmoa, hasikera hasikeratik, zeozer bertsolariagoa egitea izan da. Bertsoa izan daitela nagusi eta berba ulerterraza. ‘Bertso-kantuen’ egiturea gehiago da sortena kantuena baino eta taldea be askoz txikiagoa da: soinua, kitarrea eta bateria.
Beste alde batetik, bapateko bertsoari be leku gehiago eskaini gura geuntsan eta, holan, hasikeran, erdi aldean eta amaieran inprobisau egiten dogu.
Geureak dira musikatu diran bertso danak kopla sorta berezi bat kenduta eta bapatekoetan gorago azaldu dot. Kontua da, ez dogula zarratutzat emoten eginda dagoan lana. Hau da, posible da sorta gehiago egitea denporeagaz, edo dagozan doinuen gainean bertso barriak idaztea edo… auskalo!
Bertsoa da nagusi baina musikea ez dogu akonpainamentu legez planteetan. Lan handia egin dogu sei hilebetez, berbea eta musikea ondo josteko eta espero dot igartea. Gero, doinuak be danak barriak dira, orduan ez neuke esango batak besteak baino indar gehiago daukanik, ezpadaze, alkarren zerbitzura dagozala.
Ez da modernia kontu bat. Zazpi Eskaleren lehenengoa egin genduanean, musika estilo pilo bat batzen saiatu ginan. Bigarrenean, formazino berezia emoten saiatu ginan. Oraingo honetan garbi geunkan taldea txikiagoa izan behar zala eta bertsoaren espiritua presenteago egon behar zala.
Beste arlo batzuetan sartzearen ganean, horretarako konbidau ‘gutarren’ tartea daukagu. Emonaldi bakotxean konbidau bat edo gehiago izaten ahalegintzen gara eta orain artekoen izenak emonda ulertu leiteke hobeto, akaso: Ander Lipus, Asisko Urmeneta eta Aitor Txarterina, Jabi Cepeda eta Igor Arzuaga eta Hiru Punttu antzerki taldea.
Oso ona. Gure aldetik sentidu doguna, behintzat, hori da. Gero jenteak egia esan deuskun edo ez beste kontu bat da baina guk bibrazino onak jaso doguz. Ganera, bost emonaldiok honako herriotan izan dira: Bilbo, Iruñea, Amurrio, Baigorri eta Getxo. Horreetan bostotan funtzionau badau, seinale ona!
Gu geu berez ez gara teknologian oso adituak baina argi geunkan bloga oso bitarteko egokia izan eikeala gure emonaldietako irudiak eta gure kantuak eskegiteko gure barri emoteaz ganera. Kontuan hartu behar da ez dogula diskorik atara eta orduan jenteak ez daki zer egiten dogun. Besteak beste, egindakoaren barri zabaltzeko erabili gura dogu bloga eta baita jentearen erantzunak edo oharrak jasoteko be:
Ez deutsagu data konkretu bat jarri. Halanda be, argi daukagu ez dala eternizetako proiektu bat. Zazpi Eskalegaz berrogei bat emonaldi egin genduzan eta hor nonbait ibiliko da honen neurria be. Herri batetik bigarrenez deitzen deuskuenean esan gurako dau egon beharreko lekuetan egonda gagozala. Zenbat denpora? Urtebete, urte eta erdi…
Hirugarrenez egin dot Korrikako bideoaren gidoia eta ideia desbardinak topau behar dira hain elementu indartsua dan Korrikari buruz berba egiteko. Zeresana, zeozelan, AEK-k berak ezartzen dau, nire lana horri forma bat edo beste emotea da. Persona gramatikaletara jo badot, oinarri-oinarrira jo gura nebalako da. Bideoan Pozalaguako kobazulotik Iruñeara arteko bidaia imajinario bat egiten da eta hori barne bidai bategaz edo oinarrizko elementuetara egiten dan bidaia bategaz alderatu gura neban. Hizkuntzetan oinarria hortik hasten da: ni naiz, zu zara…
Larri. Ez naz bertso entzule ona. Finalerdiak lasai-lasai entzun nebazan baina finala ez. Batzutan erraz estutzen naz eta orduan be bai. Dana dala, bertso maileari jagokonez, ez neban sorpresarik hartu, nik banekian maila handia egoala eta nabarmen bistaratu zan.
Ezelan be ez. Ez dakit jenteak zer pentsauko dauen baina Euskaldunan egozan askok badakie gu han izan baginan ez geunkala zertan han egozan hiru-lauren aurretik geratu. Hurrengorako erronka latza daukagu. Behe-behetik hasi beharko dogu ganera.
1990az geroztik hamaika (benetako hamaika) txapelketatan lehiatu gara eta ez dira asko egongo hori esan leikienak. Ez daukagu inori baimenik eskatu beharrik atseden bat hartzeko baina uste dot momentu egokian egin genduala. Hortik aparte, hurrengoan bueltau egingo gara eta gauzak ez dira itxi genduzan lekuan egongo. Neuk esatea ez dago ondo baina nik horri harrokeria baino ausardia esango neuskio. Normalean jentea txapelketatik erretiretan danean, betiko erretiretan da.
1.- Zelan sortu zan ‘Gu ta gutarrak’ ekimena? Eta nondik-nora aukeratu dozue izen hori?
2.- Zazpi eskale ikuskizunagaz konparauta, zer barri eskaintzen deutsazue publikoari? Ze desbardintasun nabarmenduko zeunke proiektu haren eta honen artean?
3.- Zelako bertsoak musiketan dozuez, zaharrak, zeuonak, aurretik idatzitakoak, bapatekoak...?
4.- Musikea eta bertsoa maila berean dagoz ikuskizunean ala batek besteak baino pisu gehiago dauka?
5.- Bertsoa modernizau eta beste arlo batzuetan sartzea da zuen helburua?
6.- Honezkero, igon zaree taula ganera eta egin izan dozuez emonaldi batzuk. Zelakoa izan da jentearen, publikoaren erantzuna?
7.- Blog bat be sortu dozue. Zergaitik ikusi dozue horren beharra? Zer eskaintzen deutsazue irakurleari?
8.- Proiektu danek hasiera datea daukie eta, askok, amaiera datea be bai. Amaiera datarik jarri deutsazue ekimenari?
9.- Aurtengo Korrikaren bideoaren gidoilaria eta zuzendaria zara eta oraintsu aurkeztu dozue, ganera. Persona gramatikalak erabili dozuz gidoiari hazurdurea emoteko, ni, zu, gu... Kontaiguzu zelan otu jatzun ideia hori.
10.- Zelan ikusi zenduan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Euskaldunako publiko artean jesarrita?
11.- Datorren edizinoan Igor Elortza eta biok barriro izango zarie taula ganean. Bertsolari gazteek jai izango dabe orduan?
12.- Azken txapelketara ez aurkeztea ez ete da harrokeria izan?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!