Iñaki Urruzola: ‘esperientziei ahalik eta etekinik handiena ataraten ahaleginduko gara’
2007-02-05 01:00 BarriketanEuskal Kulturgintzearen Transmisinoa graduondokoaren antolatzaile-taldeko ordezkaria, irakaslea eta Arteolako kidea.
Orain arte etxean, auzoan edota herrian mantendutako ohiturak eta kulturgintzea maila akademikora eroan eta euskal kulturgintzea oinarri legez hartuko dauen graduondokoa sortu dabe Arteola erakundeak eta Mondragon Unibersidadeko HUHEZI fakultadeak. Aurrekaririk bako proiektu legez aurkeztu barri dabe, ‘gure kulturgintza modernoaren protagonista aditu eta arituek pilatutako esperientzien transmisinoa bideratzeko ikastaroa’. Zehaztasun gehiago Iñaki Urruzola ordezkariak emon deuskuz.
Kontu honeek, normalean, ardura konpartiduak izaten dira eta sarri askotan giro informaletan gauzatzen dira. Zoritxarrez, geurean ez da egon gai honeei erreparatzen deutson tradizino akademiko sendorik. Horrek ardurea indartu egiten dau, hau da, funtzionetan daben azpiegiturak ez badagoz eta gorputzik hartzen ez badabe, norberak bideratu behar ditu ekintzak. Orduan, ideiak modu informalean sortzen dira baina apurka-apurka gorputza hartzen doaz.
Orain dala hiru urte hasi ginan eta bidexka bat egin da eta bategaz eta besteagaz adostasuna lortu ostean, aurkezpena, behintzat, egin dogu.
Jon Sarasua eta biok aspalditik gara lagunak, Jon eta Koldo Tapia be bai, neu eta Josu Zabala be bai... Askotan, uste doguna baino hartu-emon sanoagoak dagoz gure artean eta baita ikuspegi aberatsak be. Horreek guztiak batzen, mimatzen eta mamitzen joatea oso lan gatxa izaten da baina, ardurea dagoan bitartean, formea emon ahal jako. Ardureagaz, bidean aurrera egin leike eta proiektua formea hartzen joango da, bide hori egiten gagoz esperientzia eta intuizinoa buztartuta.
Hori da. Ardurearen ganeko eduki teorikoak fokalizau ostean, informazinoa batu egin dogu. Batutako hori esperientziagaz hornidu dogu, hainbat esperientziagaz. Askotan beste ikuspuntu bat emon deusku horrek, ikuspuntu zabalagoa, argiagoa. Hori dana batu egin behar da, personaiak mimatu eta erespideak ondo batu.
Behin dana batuta, sorkuntza lana hasten da. Irakasleakaz egin beharreko lana da eta produziduten hasten diranean, hau da, eskolak hasten diranean, irakasleek euren lana eginda izango dabe edo, behintzat, maila batean bai. Hor, ezagutzea batu ostean, sortzen eta formea emoten zagoz.
Azkenik, dana mamituta dagoanean, zeozer dago esateko eta hori eskolen bidez transmitiduten da.
Formazino teorikoan, hizkuntza komunitateen dinamikak, kulturgintzea, egungo gizarte aldaketak, teknologia aldaketak eta, azkenik, kulturgintzea eta sorkuntza, kulturgintzea eta komunikazinoa, kulturgintzea eta komunikabideak, kulturgintzea eta zabalkunde estrategiak... Eskola horreek arlo bakotxean adituak diranek emongo dabez, Xabier Aierdi, Joxe Arantzabal, Jon Sarasua, Ander Manterola, Joseba Zulaika, Josu Amezaga eta ni neu, berbarako.
Testigantzen bidezko formazinoa diziplinetan dabizanek eskainiko dabe. Beti da aberasgarria holako personek euren esperientzia kontetea. Josu Zabalak edota Fermin Muguruzak esateko daukiena ezin izango dau akademiko batek esan. Beste lurralde batzuek ikusi eta aztertu dabez eta euren gogoeta personalak daukiez. Gogoeta horreek sistematizau eta mekanizau ezkero, bide bat egin ahal da iturritik jasotzaileraino. Zeozelan, lidertza bat markau dabe, tartean akatsak be egin izan arren.
Gogoetan, hori guztia zelan prozesau landuko da, bizitako dana zelan barruratu eta ordenau. Jasotako informazinoari gorputza emon behar jako.
Proiektuari jagokonez, tutoreak egongo dira (Andoni Mujika, Joseba Azkarraga, Jon Sarasua, Joxe Aranzabal eta Jose Ramon Vitoria) eta ikasleen proposamenak bideratu beharko dabez.
Hori ez da arazo lar guretzat, moldatuko gara zeozelan. Boluntade itzela dago euren partetik, berez irakasleak izan ez arren. Gogor egin behar dabe lan eta euren esperientziei ahalik eta etekin handiena ataraten ahaleginduko gara. Baliteke desastre itzela izatea edota baliteke arrakastatsua izatea, ez dakigu.
Ondo, konfiantza guztia daukat. Bizitzaz egingo dabe berba, euren bizipenak kontauko dabez. Halanda be, ez da euren esparrua, bai. Baina bide hori egin leiteke, lan askogaz. Egon badagoz estrategiak eta formulak hori bideratzeko. Berbarako, horreetariko bat hartu eta bere bizitzaren klabeak ezagutzen dituan nonork alkarrizketa sakona egitea. Alkarrizketa horretan hainbat datu emongo ditu eta datu horreek oso garrantzitsuak izango dira ikasleentzako. Hurrengo egun batean, hogei kantaren historia laburra kontetako eskatzen deutsazu; hurrengoan, uritar legez non ikusten dauen bere burua azaltzen dau, edota ibilbide profesionalean ze bildur izan dituan... Gu etenik barik egongo gara atzean euren lana errazteko eta ahalik eta etekin gehien atarateko, ahal dan neurrian, behintzat.
Edonori zuzenduta dago, gogoa daukanari, beti be kontuan hartuta graduondokoa dala eta, beraz, gitxienez diplomaturea izatea ezinbestekoa dala. Irakasleak, kazetariak, sortzaileak eta, oro har, euskalgintzan behar egin gura daben ikasleak aurreikusten doguz. Horreek danak etorkizuneko eragileak izango dira eta adituen eta arituen arteko lankidetzea bultzatu gura doguz.
Plazara heltzen dan guztia komunikabideen bitartez heltzen da eta, beraz, bitartekari horregaz ondo moldatu behar zara. Komunikabideak dira, azken batean, errealidadea erakutsi eta sortzen dabenak, ez bakarrik erakutsi, sortu be bai. Orduan, hor ez badozu lanketa berezia egiten, ezin zara plazara ailegau eta errealidadea sortu arren, zu kanpoan zagoz. Beraz, komunikabideei ez badeutsazu biderik zabaltzen, txarto.
Teknologia barriei jagokonean be, kasua bera da, teknologia barriek plazaratze eta zabaltze hori handiagoa izaten laguntzen dabelako.
Ez, ezta pentsau be. Kulturgintzearen planoak ondo banatuta dagoz eta, zorionez, emakumea bide hori egiten dabil. Hautatu doguzan personak ez dira urtero errepikauko diranak eta honeekaz hasi arren, ikusteko dago aurrerantzean nogaz jarraituko dogun. Aukeraketan, egia esan, gizon gehiago dagoz emakumeak baino, baina hainbat arlotan gizon gehiago izan dira emakumeak baino.
Ikusiko da zer pasetan dan, 2007-2008 ikasturtearen emoitzaren arabera. Arazoak egongo dirala jakin badakigu baina ondo urtengo dauela uste eta espero dogu.
Formazino teorikoa
Hizkuntza komunidadeen dinamikak. Kulturgintzea kokatzeko oinarriak
Egungo gizarte aldaketak eta kulturgintzea
Egungo teknologia aldaketak eta kulturgintzea
XIX. mendeko egoeran euskal izaereaz gogoetea
Kulturgintzearen ganeko teoriak eta kulturearen ganeko diskurso desbardinak euskal komunidadearen historian
Kulturgintzearen garabideak: sorkuntza eta hedapen estrategiak / kulturgintzearen hezkuntza-transmisinoa / Kulturgintzea, hedabideak eta komunikazino-teknologiak
Kantagintzea. Bideak eta norabideak
Bertsolaritzea. Hogei urteko estrategia mamitua
Literaturgintzea. Sorkuntza eta proiektua
Beste hainbat kulturbide. Esperientziak eta ortzimugak
Oinarrigintza. Egitura-esperientziak
Euskal kulturgintzearen garaibideak
Proiektuen tutoreak
Koordinatzaile pedagogikoa
1.- Globalizazinoaren aurrean euskal kulturgintzearen transmisinoa bermatzea da graduondokoaren oinarria. Nondik-nora sortu zan ikastaroa antolatzeko ideia?
2.- Hiru aditzetan batu dozuez helburuak: ezagutzea batu, sortu eta transmitidu.
3.- Formazino teorikoa, testigantza bidezko formazinoa, gogoetea eta formazino amaierako proiektua dira graduondokoaren atal nagusiak. Labur-labur azalduta, zer landuko da bakotxean?
4.- Bernardo Atxaga, Andoni Egaña eta Benito Lertxundi.... Gatxa izango da horreen danen agendak zehaztea?
5.- Zelan ikusten dozuz irakasle lanetan?
6.- Zein ezaugarritako ikasleak aurreikusten dozuez?
7.- Kulturgintzearen azterketan komunikabideak eta teknologia barria be sartu dozuez. Zenbaterainoko pisua eta eragina daukie elementu horreek?
8.- Irakasleen zerrendea ikusita pentsau daiteke kulturea gizonen esku dagoala. Zein da zure eretxia?
9.- Graduondokoa ikasturte bakarrekoa izango da ala finkatzeko asmoagaz jaio da?
Euskal Kulturgintzearen transmisinoa. Aditu titulua
Xamar / Amaia Antero / Iñaki Arruti
Joseba Azkarraga Dr / Xabier Aierdi Dr
Andoni Eizagirre / Patxi Azpillaga / Joxe Aranzabal
Jose Angel Irigaray / Rafael Cristobal Dr / Jon Sarasua Dr / Ander Manterola / Joseba Zulaika Dr
Josu Amezaga Dr
Iñaki Urruzola
Testigantza bidezko formazinoa
Benito Lertxundi / Xabier Lete / Ruper Ordorika / Juan Carlos Perez / Josu Zabala / Fermin Muguruza
Andoni Egaña / Koldo Tapia / Jon Sarasua
Bernardo Atxaga / Mariasun Landa / Andu Lertxundi / Mari Jose Olaziregi
Juan Antonio Urbeltz /Antton Lükü / Eneko Olasagasti / Ixiar Rozas
Jose Maria Sors / Teo Etxaburu / Ander Manterola / Leopoldo Zugaza
Oldozpena eta ekoizpena
Andoni Mujika
Formazino amaierako proiektua
Andoni Mujika / Joseba Azkarraga / Jon Sarasua / Joxe Aranzabal
Jesus Garmendia
Izena emotea: 2007ko apirilaren 30era arte
Matrikulea: 2007ko maiatzaren 1etik 15era (plaza librerik geratu ezkero, garagarrilean beste epealdi bat zabalduko da matrikulazinorako)
Prezioa: 1.900 euro
Informazinorako telefonoa: 943 714 157
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!