Bernard Stammek amaitu dau Velux 5 Oceans estropadako lehen etapea
2006-12-04 01:00 Euskaldunak munduanSuitzako itsasgizonak 43 egun behar izan ditu Getxotik Australiako Fremantlera bitarteko 12.000 miliak egiteko. Bien bitartean, Golding erretirau egin da ontzian dituan kalteengaitik eta Basurko bizkaitarra aurrera doa ontzian kalte handiak dituan arren.
Suitzako itsasgizonak 43 egun behar izan ditu Getxotik Australiako Fremantlera bitarteko 12.000 miliak egiteko.
Gauzak holan dirala, ondokoa da orain arteko sailkapena:
1.- Bernard Stamm (Cheminees Poujoulat) helmugan.
2.- Kojiro Shiraishi (Spirit of Yukoh) 969 miliatara.
3.- Robin Knox-Johnston (SAGA Insurance) 630 miliatara.
4.- Graham Dalton (A Southern Man-AGD) 4.714 miliatara.
5.- Unai Basurko (Pakea) 5.349 miliatara.
Bien bitartean, Mike Goldingek estropadea ixtea erabagi dau
Mike Golding (Ecover) patroi britainiarrak agur esan deutso Velux 5 Oceans estropadeari. ‘Probea bertan behera ixteko erabagia hartzea oso gogorra izan da, eta babesleakaz berba egin ostean hartu dogu erabagia. Epeak eta ontziko kalteak konpontzeko kostua dira faktore garrantzitsuenak, baina segurtasun ikuspegia aintzat hartuta, arrazoi asko dagoz hartu dogun erabagia hartzeko’, esan dau Goldingek. ‘Velux 5 Oceans proba irabaztea zan urte honetako nire helburua, baina Alex erreskatau ostean, gauzak goitik behera aldatu dira. Alex salbetea ez neuke ezergaitik aldatuko. Antolatzaileei eta parte-hartzaileei suberte onena opa deutset eta egunero jarraituko dot euren ibilbidea’.
Gogoratu, Alex Thomson herrikidea erreskatau ostean, Goldingi masta apurtu egin jakon. Ondorioz, Lurmutur Hirira (Hegoafrika) joan behar izan eban eta, bertan, estropadea ixtea erabagi dau.
Orain, gorago aitatutako bost ontzi eta itsasgizonak baino ez dira geratzen Velux 5 Oceans estropada gogorrean, tartean, Unai Basurko portugaletearra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!