Eneko Mentxaka eta Itsaso Artola argazkilari sarituak

Bizkaie! 2006-12-04 01:00   Euskaldunak munduan

Saritutako ikasle honeek abenduaren 6tik 8ra Estrasburgon egingo dan ikasleen nazinoarteko topaketa baten parte hartuko dabe. Abenduaren 8an, saritutako ikasleek nazinoarteko ziurtagiria jasoko dabe Europako Batzordean antolatutako ekitaldian, beste 35 herrialdetako sarituakaz batera.

Euskadiko bi ikastetxek, Bilboko Artxandape Ikastolak eta Urretxuko Garaialde Lizeoak, pasa den ikasturtean 2006ko Monumentuen Nazinoarteko Argazki-lehiaketan parte hartu eben, 35 herri desbardinetako 30.000 ikaslegaz batera.

Lehiaketa honek, orain dala 10 urte Catalunyako Generalitateak, Europako Batzordearen laguntzinoagaz bultzatua, honako helburua dauka: ikasleak eta euren inguruko ondarea hurreratzea argazkigintzearen bitartez, bere ezagupena, balorazinoa eta gozamena bultzatzeko. Euskal Autonomi erkidegoan UNESCO Etxea izan da lehiaketa hau koordinau dauena Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailaren laguntzinoagaz.

Euskadiko parte-hartzaileen artean Artxandape Ikastolako Eneko Mentxaka eta Garaialde Lizeoko Itsaso Artolaren argazkiak sarituak izan dira. Argazki honeek nazinoarteko katalogo baten argitaratu dira. Saritutako ikasle honeek bigarren postuan geratu ziranakaz batera, abenduaren 6tik 8ra Estrasburgon egingo dan ikasleen nazinoarteko topaketa baten parte hartuko dabe. Abenduaren 8an, saritutako ikasleek nazinoarteko ziurtagiria jasoko dabe Europako Batzordean antolatutako ekitaldian, beste 35 herrialdetako sarituakaz batera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu