Txinako merkatuan sartuko da BBVA
2006-11-22 01:00 Euskaldunak munduanBBVAk 989 miloe euro inbertiduko ditu, Espainiako Estaduko konpainia batek merkatu horretan egindako inbersio handiena.
BBVAk akordioa lortu dau CITIC Group banku talde txinatarragaz Txinan Citic Banken (CNCB) % 5 501 miloe eurotan eta Citic International Financial Holdingsen (CIFH) akzinoen % 15 488 miloe eurotan erosteko.
Kontuak kontu, BBVAk 989 miloe euro inbertiduko ditu, Espainiako Estaduko konpainia batek merkatu horretan egindako inbersio handiena.
Aliantza horren bidez, aldi berean sartuko da BBVA kontinenteko Txinako eta Hong Kongo merkatuetan, hurranez hurran, CNCBren eta CIFHren bidez, CITIC Groupek dituan bi frankizien bidez, hain zuzen.
BBVAri merkatuan inbersore estrategiko legez sartzeko baldintzea jarri deutse, batetik, eta, bestetik, hazten dagozan finantza-negozioen alor desbardinetan lankidetza programa garrantzitsua egin beharko dau.
Akordio honek BBVAk CNCBren beste % 4,9 erosteko aukereari ateak zabalik ixten deutsoz eta, era horretara, banku horren kapitalaren % 9,9 lortuko leuke. Operazino honi esker BBVA CNCBren sozio estrategiko bihurtuko da.
Jardun eremua Hong Kongen dauen CIFHren % 15aren erosketeari jagokonez, konpainiaren ia % 12 Asiako bankuak bialduko dituan akzino barrien harpidedun eginda lortuko dau eta ganerako % 3, CITIC Groupi zuzenean erosita.
Gaur sinatutako aliantzea BBVAren Txinako eta Asiako merkatuetako estrategian oinarrizko pausua da oraindino baimenak eta onespenak jasoteko zain egon arren.
BBVAk eta CITIC Groupen bi frankiziek alkarkidetza programa garrantzitsua egingo dabe finantza-negozioen hainbat alorretan. Esangura horretan, Txinako merkatuan, CNCB eta BBVA plataforma bakarrean jardungo dira eta Txinako partikularren eta enpresen onerako banku eta finantza produktu eta zerbitzuak garatuko dabez biek.
Bestalde, CIFHren bidez, CITIC Groupen nazinoarteko besoaren bidez, BBVAk eta CITICek hazkunde estrategia garatuko dabe Asiako eskualde osoan handizkako negozioetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!