Euskaltzaindia Bartzelonan
2006-11-20 01:00 Euskaldunak munduanPasa dan urtean legez, aurten be Euskaltzaindia Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean egongo da aste honetan Bartzelonan egingo dan Liburuaren II. Erakusketan. Zemendiaren 21ean hasi eta 26ra arte iraungo dauen erakusketea irakurle eta erosleei dago zuzenduta. Helburua saltzaile eta erosleen arteko hartu-emonak sendotzea dau.
Pasa dan urtean legez, aurten be Euskaltzaindia Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean egongo da aste honetan Bartzelonan egingo dan Liburuaren II. Erakusketan. Zemendiaren 21ean hasi eta 26ra arte iraungo dauen erakusketea irakurle eta erosleei dago zuzenduta. Helburua saltzaile eta erosleen arteko hartu-emonak sendotzea dau.
Euskaltzaindiak 100 bat argitalpen erakutsiko ditu Bartzelonan, horreen artean gramatika, toponimia, hiztegigintza, hizkuntza arauak eta literatura liburuak. Besteak beste, honeek izango dira ikusgai: Euskal Izendegia- Ponte Izendegia - Diccionario de nombres de pila - Dictionnaire des prénoms; Neologismos en la obra de Sabino Arana Goiri, Ines Pagolarena. Iker bildumearen 18. zenbakia; Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortutako Mendaur bildumearen lehen bi liburuak: Jose Mari Satrustegi: ereile eta lekuko (Andres Iñigok idatzia) eta Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia (Pello Salaburuk, Maite Lakarren laguntzarekin); Antzuolako toponimia, Kristina Pavorena, Onomasticon Vasconiae bildumearen 25. zenbakia; edota Euskaltzaindiaren eta BBK-ren Literatura Sariak.
Informazinorik zehatzena emoteko, Euskaltzaindiko Argitalpen Zerbitzuko langile bi -Ricardo Badiola argitalpen eragilea eta Jon Artza argitalpen banaketako arduraduna- izango dira zemendiaren 21ean eta 22an bertan. Ganerako egunetan be ikusgai izango da Euskaltzaindiko produzino editoriala, baina Institut d´Estudis Catalans-eko kideen ardurapean.
Horregaz batera, Euskaltzaindiaren webgunea be izango da erakusgai. Jakina danez, webgune horren barruan, instituzinoaren ganeko informazino zabala eskaintzen da; horrezaz gan, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak -Euskal Izendegia, Deitura Izendegia, Herri Izendegia eta Mendiak-, Corpusa eta Azkue Bibliotekaren katalogoa be topau daitekez, besteak beste.
Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko hiru erakunde horree liburu azoka batera alkarregaz doazen laugarren urtea da hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!