Natxo de Felipe: ‘euskal sorkuntzea oso abandonauta dago’
2006-11-20 01:00 BarriketanOskorri taldeko abeslaria
Santo Tomas eguna ate-joka dago eta, ‘The Pub Ibiltaria’ ekimenaren hamaikagarren edizinoa aurkeztu barri dabela,
Edozein egoeratan be, gazte jentearentzat hasierako abenturak beti dira abentura. Gu be, denpora hareetan oso egoera latzean, grisean eta tristean bizi izan arren, gazteak ginan, beste modu batera ikusten genduzan gauzak eta guretzako abentura bat zan. Batetik, gustetan jakuna egiten genduan eta, bestetik, inguruan geunkazan traba guztiei aurre egitea beste abentura bat zan.
Egia da, ez guk bakarrik, beste askok be antzeko arazoak eukezala zentsureagaz, multekaz eta enparauekaz; baina, hori guztia inguruan eukita be, abentura polita zan. Atoan konturatu ginan gauzak konplikau egiten zirala, leku askotatik deitzen euskuen eta zer egingo genduan erabagi beharra egoan. Estudianteak ginan eta, gauzak nahaspiletan hasi ziranean, erabagi bat hartu behar izan zan. Orduan hasi ginan erabagi serioak hartzen.
Sasoi hareetan, kantaldiak beste modu batera ikusten ziran. Ez egoan adierazoteko modurik eta jenteak edozer aprobetxetan eban horretarako. Futbol partidu batean be txistulariak batzen ziran zeozelako ekintza iraultzailea zan ha ‘Eusko Gudariak’ lako kantakaz. Kantaldiekaz antzera pasetan zan. Jenteak, kantak entzuteaz gan, arimea libre ixten eban.
Demokrazia atetxuak zabaldu ziranean, mueta horretako ekitaldiak goitik behera aldatu ziran eta kantari batzuk ez eben euki ahalmenik egoera barrira moldatzeko. Ez euken jentearen oneretxirik, jenteak beste zeozer eskatzen ebalako. Guk subertea izan genduala esan daiteke, gure kantetan ez gendulako tontokeriarik kantetan, esanahi eta erreibindikazino sakoneko kantak kantetan genduzan. Musika aldetik nahiko jantzita gengozan, orain, atzera begiratuta, gabeziak geunkazala ikusi arren.
Oskorrirentzako, hasieratik markatutako bidean, musikea oso garrantzitsua zan eta bide hori artezten eta musika kontuak serioago planteatzen jakin genduan, zeozelan modu autodidakta batean. Izan be, esan daiteke bidean ikasi dogula lanbidea eta musikea, ahalegin handiagaz.
Denpora gitxian, gauzak zeharo aldatu ziran, goitik behera. Zorionez, eboluzino horretara moldatzen jakin genduan.
Aldaketa danak paraleloak izan dira. Jenteak, egoera barri haretan, gauzak adierazoteko edota aldarrikatzeko beste bide batzuk hartu ebazan eta kantaldiak kantaldi ekintza normalak bihurtu ziran. Publikoa kantak, musika edota poesiak bete behar ebazan premina espiritualak beteteko etorten hasi zan kantaldietara.
Kantea beti izan da gauzak adierazoteko bide bat eta baita ondo pasetekoa be. Musikeagaz batera, hainbat gauza batzen dira eta urte hareetan hori dana orekatu egin zan eta barriro be kantek, musikeak eta plazako ekintzek euren benetako balorea hartu eben barriro be.
Publikoa oso eskuzabala izan da gugaz, beti. Eskertzeko moduko berbak baino ezin dodaz esan. Euskal Herriko publikoa, garai hareetan behintzat, oso emona eta zintzoa zan euskal sortzaileagazko. Parte-hartze kolektiboa itzela zan, jenteak kontzientzia sakona eta gauzak eregiteko gogoa eukan.
Gero, gauzak moteldu egin dira. Tartean Administrazinoa sartu da eta Administrazinoak beti izan dau mesfidantzea sortzaileagazko, mundu osoan, ez bakarrik Euskal Herrian. Administrazinoentzako, sortzailea arriskutsua da, eretxi oso libreak daukaz, ez da moldatzen, ez da esanekoa. Gobernanteen eta sortzaileen artean mesfidantzea da nagusi. Egia esanda, Administrazinoak kanpainak antolatzen ebazan baina, zeozelan, jentearen ekinbidea moteltzen eban.
Egun, gauzak oso bizkor doaz eta lehen mende batean pasetan ziranak orain urte batzuetan pasetan dira. Jentearen ohiturak guztiz aldatu dira tarte laburrean, indibualagoak, partikularragoak gara eta ekinbide soziala desagertu egin da. Ganera, ekinbide ofiziala, Administrazinoarena, eurek kontroletan dabezan medioetara bideratu da. Esaterako, orain, kultura arloko aurrekontuen erdia telebistara dago bideratuta eta hori oso larria da. Euskal sorkuntzearen mundua oso abandonauta dago. Alde batetik, Administrazinoak abandonauta eta, bestetik, publikoaren erantzuna ez da ordukoa. Asko aldatu da eta jenteak beste gauza batzuk konsumiduten ditu, telebista, DVDak, Internet... Lehen, antzerkian edota jantzan ikusten ziran erantzunak ez dira ikusten orain.
Gu beti izan gara oso talde eklektikoa, eklektikoa gure sorreratik be. Folk talde legez katalogau gaitue baina folkak beti izan ditu lotura sendoak baserri munduagaz eta Oskorri, hasieratik, uriko talde bat izan da eta ez du loturarik izan mundu tradizionalagaz. Baina egia da guretzako Oskorri oskol modukoa izan da. Gauza asko ikasi behar izan doguz Oskorrigaz hasieratik, euskera bera be bai. Gure paisaje musikala eta erritmikoa ikasi behar izan doguz eta, uste dot, hortik urten dauela Oskorrik egiten dauen musika errotua, paisaje konkretu bategaz egindako musikea. Baina gure musikan beti egon dira eragin asko eta naturaltasun osoz autortzen dogu hori. Jazza, popa, rocka, musika klasikoa... danetarik. Taldean, momentu honetan zortzi gara eta batzuk musika klasikotik datoz, beste batzuk world musikatik, beste batzuk rocketik, jazzetik... Oskorri coktail bat da. Oso gatxa da definidutea ze, ganera, gure oinarrietako bat jente guztiari bidea eta adierazpidea emotea da. Kantak jentaurrean aurkezten doguzanean zeozelako batasuna daukiela emoten dau baina, egia esan, oso iturburu desbardinetakoak dira. Lan kolektiboak emoten deutso itxura bateratua baina Oskorri beti izan da mundu oso plurala eta hori da gure gakoa, alkarren arteko errespetua. Horregaitik, taldea eskola oso garrantzitsua izan da guretzat, ez bakarrik musikeari jagokonean, baita konbibentzia arloan be.
Ez dot uste. Krisi sasoiak egon dira, bai, baina zorionez taldean hasieratik funtzionau izan dauen hiru laguneko nukleoa dago: Antxon Latxa, Bixente Martinez eta hirurok. Hasieratik gabiz nahiko ideia garbi bategaz eta bidean trabak topauko genduzala be bagenkian. Traba horreekaz ibilten ikasi dogu. Etsipenerako arrazoaik egon dira eta badagoz baina taldeak, talde moduan, ez dau esperantzarik edota gogorik galdu. Proiektuak euki doguz eta daukaguz, sobran akaso, karpetan beti dagoz hainbat gauza egiteko. Falta jakun gauza bakarra denporea da.
Soinua izango da interesgarriena.
Kontu hau Bilbao Bandak aspaldian alkarregaz zeozer egiteko gonbita luzatu euskunean sortu zan. Hasieran ez genduan oso argi ikusi baina ospakizuna etorrela ikusita, gonbit horren atzetik aukera polita egoala pentsau genduan. Bildurrez hasi ginan, beste esperientzia batzuk ikusi doguzalako. Askotan, talde edota kantari batzuk formazino handiakaz urten dabenean, euren nortasuna ostenduta geratzen dala ikusi dogu. Azkenean, kantaria edo taldea da orkesteagaz eta guk ez genduan hori nahi, Oskorrik oso soinu berezia daukalako eta soinu hori gorde gura gendulako. Eta, zelan egin hori? Kontu handiz. Arregluak oso ondo, oso neurtuta eta oso zehatz eginda dagoz.
Bestalde, erabagi erdi ideologikoa izan da bandearen gonbita onartzea. Jenteak badaki gu gorrixkak garala eta guretzako bandea beti izan da instituzino oso errotua urietan edo herrietan, bertoko jenteak sortutako formazinoa, askotan musika-preparazino gitxiko jenteak. Guretzako, bandeak atraktibo handia dauka eta horregaitik pentsau genduan zeozer egitea. Esperientzia honek ondo urteten badau, bandea daukien herri danakaz egin geinke zeozer, zergaitik ez.
Taula ganean, barrikuntzen artean, honako hau topauko dogu: Oskorrik daukan soinu berezia eta bandearen handitasuna maila berean izango dira, alkarri errespetauta, bata bestearen nortasuna galdu barik jenteari soinu barri bat eskainiko deutsagu. Hori oso gauza berezia da. Honezkero, ensaioetan ikusi dogu gatxa izan arren, lortzen dala.
Errepertorioari jagokonez, kanta zaharren eta barrien arteko orekea lortu gura izan dogu. Guretzako oso inportanteak diran kantak be badagoz, akaso horrenbeste arrakasta izan ez dabenak. Berbarako, Arestigaz batera egin genduan ‘Emazurtz’ kanta dramatikoa edota aspaldian kantetan ez dogun ‘Forjarien kanta’, nire aitaren heriotzean ondu neban ‘Aita Gurea’, ‘Desertore’... Azken batean, kanta zaharren eta barrien buztarketea, soinu barri hori topetako helburuagaz. Kontzertu berezia izango da eta dokumentu legez jasoko dogu.
7.- ‘The Pub Ibiltaria’ ekimenagaz urte mordoa daroazuez, hamaika hain zuzen be. Halanda be, honezkero, bildumeak amaiera datea dauka: 2008ko abendua. Zergaitik zehaztu dozue amaiera-edizino hori? Errepertorioak ez dau gehiagorako emoten?
Errepertorio infinitoa dago baina guk ez dogu bide horretatik edozelan ibili gura. Hasieran, gure eretxiz punta-puntako kantak ziranak aukeratu genduzan eta gure karpetearen arabera, hamairugarren edizinoagaz amaituko da ‘The Pub Ibiltaria’. Badakigu hamairu zenbaki berezia da, ganera.
Hori bai, aurrerantzean hamazazpi-hamazortzi kanta batzen badoguz, egon daiteke beste edizinoren bat. Baina oraingoz ez. Bilduma bat finkatu gura izan dogu, gerora begira erreferentzia izango dana.
Ez dot uste. Hamabi urtetan egiten dan zeozer tradizino bihurtzen da jentearentzako baina tradizinoek urte gehiago behar dabez errotzeko. Ganera, egingo dira kantaldiak, zelan ez. Guk asmatu dogun formula hori, kanta zaharrak batu eta barriak plazaratzeko formula hori ixteko asmoa daukagu, 2008an. Eta gero, gerokoak.
Euskal kulturan, gauzak zirkunstantzialagoak izaten dira. Nonork liburua idatzi, diskoa atara eta gero beste gauza bati ekiten deutso. Hemen, ez da normala arlo horretan ibilbide profesional luzea izatea. Euskeraz sortzeko dagozan aukerak eta baldintzak nahiko eskasak dira. Literaturea, zinea edota arlo horretako beste zeozer eginda ez da inor aberastu, edo dozena erdi bat. Gure helburua ez da sekula izan aberastea. Ganera, ez gara izan normalean kontsumoko musikea egitearen aldekoak. Normalean, modearen azpian dagoan musika arinak bere arauak daukaz eta gu ez gara arau horreen barruan sartzen. Artisau legez ibili gara, prisa barik, modaz kanpo, eta erakutsi dogu euskeraz eta musika mueta honetan posible dala ibilbide profesional luzea egiterik badagoala. Horren formula magikoa eguneroko lana eta jentearen, publikoaren estimua izan da. Publikoagaz daukan loturea oso gogorra da.
Bestalde, hainbeste bide urratu behar izan doguz eta horrek be adorea emon deusku. Oskorri ez da talde normal bat, Oskorri ez da herri normal bateko talde normal bat. Hainbat gauza berezi egin behar izan dogu, normalean edozein talde edo musikari batek munduko beste herrialde batean egingo ez leukezanak.
10.- Atzerrian be izan zaree. Zelakoa da erantzuna?
Lehenengo bira luzea Alemanian egin genduan, 1978an. Orduan konturatu ginan zein txikiak ginan. Ordutik, umiltasunetik ikusi doguz gauzak. Pentsetan genduan jenteak ezagutu egin behar gintuela baina askok ez ekien ezta Euskal Herria non egoan be. Orduan konturatu ginan gure musika klasean ez egoala mundua jaterik. Deitu izan gaituen leku guztietan sensibilidade bereziko jenteagaz egin dogu bat eta beti lortu izan dogu lotura oso polita danakaz, gutaz barri handirik izan ez arren. Hori da politena.
Edonork egiten dauena. Zoritxarrez, munduak daroan erritmoaren guztiz kontrakoa da. Titiriteroen antzera ibilten gara, jentea libre dagoanean gu lanean gagoz. Dana doa martxearen kontra eta horrek familiagaz eta inguruagaz arazoak sortarazoten ditu.
Munduan zehar ibiltea gustetan jat, jenteak ezagutzen ez nauen lekuetan. Jenteak errespetuz agurtzen nau beti baina hori niretzako pisu handia da eta, horregaitik, inork ezagutzen ez nauen lekuetan gusturago nabil. Musikea entzutea, irakurtea, ikuskizun onak ikustea... horreek be gustetan jataz.
1.- Hogeta hamabost urte ez dira gitxi, gero. Zelan gogoratzen dozuz hasierako sasoi hareek diktadurapean?
2.- Zelan bizi izan ditu Oskorrik Euskal Herriaren gorabeherak?
3.- Publikoan aldaketak igarri dozuez?
4.- Zelan definiduko zeunke taldearen musika-estiloa?
5.- Ibilbide profesionalean, bizitzan legez, gorabeherak egoten dira, gehiago, ganera, 35 urtean. Inoiz ikusi dozu arriskuan taldearen etorkizuna?
6.- Urteurrena ospatzeko, kontzertu-emonaldi berezia preparau dozue Arriaga Antzokian Bilboko Bandeagaz batera. Zer barri eskainiko deutsazue kontzertu horreetan publikoari?
8.- Santo Tomas eguna umezurtz geratuko da?
9.- Oskorrigaz hamazortzi disko, ‘The Pub Ibiltaria’ ekimenaren hamaika edizino, Kukubiltxogaz ‘Doktor Do Re Mi’ ikuskizunaren azken edizinoa prest... Oso talde emonkorra zarree, baita beteranoena be. Zein da horrenbeste urtean aktibo egoteko formula magikoa?
11.- Zer egiten dau Natxo de Felipek musikearen saltsa-maltsatan ez dabilenean?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!