Euskal ordezkaritzea Latinoamerikan

Bizkaie! 2006-11-03 01:00   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzuen zuzendaria Latinoamerikan dagoz bisitan, Uruguai, Txile, Argentina eta Mexikoko unibersidade nagusietan emoten diran euskera eta euskal kultureari buruzko ikastaroak barritu eta hobetzeko helburuagaz.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzuen zuzendaria Latinoamerikan dagoz bisitan, Uruguai, Txile, Argentina eta Mexikoko unibersidade nagusietan emoten diran euskera eta euskal kultureari buruzko ikastaroak barritu eta hobetzeko helburuagaz.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez, Etxepare Euskal Institutua izango danaren sorrerearen testuinguruan kokatzen da bidaia. Etxepare Institutuaren helburua euskerea eta euskal kulturea munduan zehar zabaltzea eta sustatzea izango da.

Euskerea eta euskal kultureari buruzko ikastaroak emoteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Uruguaiko Errepublikako Unibersidadearen arteko hitzarmena berretsi ondoren, Baztarrika Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazinoko (FIVU) ordezkariakaz batuz zan eta Montevideoko ‘Euskal Herria’ eta ‘Haize Hegoa’ euskal etxeak bisitau ebazan.

Ondoren, Txilera joan zan Santiago eta Valparaisoko unibersidade nazional eta katolikoetan euskera eta euskal kulturearen ikastaroak barritzeko eta hobetzeko asmoz.

Txilen izan eta gero, Baztarrika eta Bilbao Argentinara abiatu ziran. Bertan, joan dan astelehenean, bilerak egin ebezan Buenos Airesko Unibersidadeko Filosofia eta Letren Fakultadeko Erretoregoagaz eta dekanordegaz, etorkizunean euskera ikastaroak indartu eta zabaltzeko balioko dauen hitzarmen bat gauzatzeko asmoz.

Datozen egunetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzea Cordoba eta La Plata urietara joango da. 2006-2007 ikasturtean Argentinan euskerea ikasten dabizan 820 bat ikasle dagoz, bai eta bertako 42 irakasle eta 50 bat euskal etxetan euskera ikastaroak be. Momentu honetan, 1.500 bat ikasle ari dira euskerea ikasten Amerikako euskal etxeetan, eta beste 700 Europakoetan. AEBtan 60 euskal etxe dagoz eta euretako 30etan dabiz euskera ikastaroak emoten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu