Kirmen Uribe Taipeiko Nazinoarteko Poesia Jaialdian dago

Bizkaie! 2006-11-02 01:00   Euskaldunak munduan

Poesiaren ganeko berbaldia emon eta poesia irakurraldia egingo dau zemendiaren 7an Kirmen Uribek. Zemendiaren 4an hasiko da jaialdia eta Uribek zabaltzeko ekitaldian parte hartuko dau, ganerako idazle konbidatuekaz eta bertako beste hainbat idazlegaz batera.

Poesiaren ganeko berbaldia emon eta poesia irakurraldia egingo dau zemendiaren 7an Kirmen Uribek Taipeiko (Taiwan) Nazinoarteko Poesia Jaialdian. Atzerriko idazleak konbidetan dabez urtero eta aurten Euskal Herria, Txetxenia, Mazedonia eta Kuba dira herrialde horreek. Kirmen Uribe, Apti Pisultanov, Zoran Anchevski eta Nancy Morejon idazleak izango dira, hurrenez hurren, herrialde horreetako ordezkariak jaialdian.

Zemendiaren 4an hasiko da jaialdia eta Uribek zabaltzeko ekitaldian parte hartuko dau, ganerako idazle konbidatuekaz eta bertako beste hainbat idazlegaz batera.

Zemendiaren 7an, Uribe eta euskal literaturea izango dira jaialdiaren ardatza. Egun horretan, poesiaren ganeko berbaldia emongo dau lehenengo, Taipeiko Furgen Catholic Universityko areto batean. Irakurleekaz berbalditxua egingo dau gero. Eta arratsean emonaldi luzeagoa egingo dau, Walis Nogang idazleagaz batera. Uriberen poemak euskeraz eta txineraz (mandarinez) entzungo dira emonaldi horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu