Euskaltegietan, ikasle kopuruak gora egin dau nabarmen

Bizkaie! 2006-09-29 02:00   Euskerea berbagai

Euskaltegi publiko eta pribadu homologatuetan euskerea ikasi gura daben 40.000 lagunek baino gehiagok emon dabe izena. Astelehenean hasiko da 2006-2007 ikasturtea eta 40.000 lagun horreetatik 4.000 inguruk autoikaskuntza bidez ekingo deutse ikasketeari.

Euskaltegi publiko eta pribadu homologatuetan euskerea ikasi gura daben 40.000 lagunek baino gehiagok emon dabe izena. Astelehenean hasiko da 2006-2007 ikasturtea eta 40.000 lagun horreetatik 4.000 inguruk autoikaskuntza bidez ekingo deutse ikasketeari.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak goraipatu egin dau euskaltegiek eta HABEk egiten daben lana helduen euskalduntzea hobetzeko. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendaria mahaikide eukazalarik, Azkaratek ganeratu dau pasa dan maiatzean Eudelegaz eratu eben Bitariko Batzordean udal euskaltegien sarea etorkizunari begira indarberritzeko neurriak landu eta adostu gura dabezala.

Datuak

Danetara 39.494 ikasle egon ziran euskerea ikasten edota hobetzen Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan. Horreetatik 3.663 ikaslek lortu dabe Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluko mailaren bat edo EGA agiria eskuratzea.

2006ko deialdian, aurkeztutakoen % 66k gainditu dau 1. mailea, % 52k 2. mailea eta % 66k 4. mailea. EGAri jagokonez, 2005eko bigarren deialdi zarratuan eta 2006ko lehenengo deialdi zarratuan danetara 1.156 ikaslek lortu dabe agiria.

Ikasle kopuruaren eboluzinoan, 1996-1997 ikasturtetik aurrera (43.763 ikasle) beherakadea izan zan 2002-2003 ikasturtera arte (33.168), baina ordutik hona urtero hazkundeari eutsi jako, 2005-2006 ikasturtean 39.494 ikasle izatera arte.

Datu historikoetara jota, 1986 eta 2006 urteen artean, helduen euskalduntze-alfabetatze sisteman 323.537 herritar ibili dira.

Ikasleen profila

Ikasleen edadea, batez beste, 34 urtekoa da. Horreen guztien artetik, emakumeak % 69 dira eta gizonezkoak % 31. Lanbideei jagokenez, % 25 langile espezializatuak, liberal edo teknikoak dira, % 20 administrazino publikokoak, % 17 ikasleak eta % 12 irakasleak.

Sailburuaren ustez, kopuru horreek benetan garrantzitsuak dira. ‘Argi ixten dabe euskal gizartea benetan gogotsu eta konprometiduta dagoala euskerearen biziberritzeagaz’.

Eskaria gero eta handiagoa dala nabarmendu eban Azkaratek. ‘Euskal Autonomia Erkidegoan denetara 109 euskaltegi eta autoikaskuntza zentro dagoz: 39 udal euskaltegi sare publikoan eta 70 euskaltegi eta autoikaskuntza zentro sare pribadu homologatuan’, adierazo dau.

Bestalde, AEK-ko Mertxe Mujikak nabarmendu eban azken urteotan euskaltegien arteko alkarlanak ‘bere frutuak’ emon dituala.

Bizkaiko udal euskaltegien izenean Aitor Etxebarriak adierazo dau euskaltegien ‘ardurea eta ahalegina’ esaldi batean jaso daitekezala: ‘guregana hurreratzen dan ikasle bakotxak euskerearen inguruan dituan preminak eta beharrak betetea’.

Konbita

Herritarrei euskaltegira hurreratzeko konbita eta deia eginez amaitu dabe agerraldia ordezkari publikoek eta euskaltegietakoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu