AEK-k ikasturte barriko matrikulazino kanpainea aurkeztu dau
2006-09-12 02:00 Euskerea berbagaiIkasturte honetan, AEK-k badakar barrikuntzarik zenbait herritan. Inbersinorik handiena Nafarroan egin dau, Iruñeako Donibane auzoan euskaltegi barria egin dau eta. Bizkaian Barakaldoko euskaltegia handitu eta barritu egin dau, eta Zornotzako (Bizkaia), eta Soraluzeko (Gipuzkoa) euskaltegiak lekuz aldatu ditu.
Ikasturte honetan, AEK-k badakar barrikuntzarik zenbait herritan. Inbersinorik handiena Nafarroan egin dau, Iruñeako Donibane auzoan euskaltegi barria egin dau eta. Bizkaian Barakaldoko euskaltegia handitu eta barritu egin dau, eta Zornotzako (Bizkaia), eta Soraluzeko (Gipuzkoa) euskaltegiak lekuz aldatu ditu. Honek guztiak esfortzu ekonomiko handia suposatzen deutso AEKri baina ikasturte barrian, 2007ko martian, Korrikaren 15. edizinoa izango da eta AEK seguru agertu da aurrekoen pareko arrakasteagaz, Euskal Herriko jente guztiak euskereari eta AEKri sostengua erakutsiko deutsola.
Beste alde batetik, AEK-k pasa dan ikasturtean abiatutako hausnarketa prozesua amaitu dauela iragarri dau. Beraz, AEKren bigarren plan estrategikoa onartu eta epealdi estrategiko barri bati ekingo deutso ikasturte barriaren hasiereagaz. Mertxe Mujikak, AEKren koordinatzaile nagusiak azaldu dauenez, ‘AEK-k bere betiko helburuari eutsiko deutso, Euskal Herria euskalduntzeari, hain zuzen eta helburu horri begira kalidadearen aldeko apustu sendoa egingo dau’.
AEK-k urte osoko ikastaroak, ikastaro trinkoak, enpresa eta erakundeentzako planak eta ikastaro bereziak, hizkuntza eskakizunak eta EGA preparetako ikastaroak, Negu Barnetegia, autoikaskuntza ikastaroak, etorkinentzako ikastaro bereziak eta erabilera bultzatzeko ikastaroak eta bestelako egitasmoak eskaintzen ditu besteak beste. AEK-ko ikastaroren batean izena emon gura dauenak hiru bide daukaz: 902 36 22 94 telefonoa, www.aeknet.net helbidea edo edo hurren daukan euskaltegia.
Irailaren 16an Iruñerriko AEK-k jaialdia antolatu dau
‘Aurten, aldarrikapen zentzu handi bategaz antolatu dogu jaialdia, izan be, 2004 eta 2005 ikasturteko aurrekontuakaz pasau zan legez, aurten be herri ekimeneko euskaltegien dirulaguntzetan murrizketea izango dogulakoan gagoz. Gauzak holan dirala, egoerearen larritasuna azpimarratu nahi dogu; urtero Nafarroako AEK-k diru galera handia izaten dauelako eta horrek zuzenean baldintzatzen gaitualako eguneroko jardueran.
AEKko irakasle eta ikasleek egiten daben ahalegin handiari esker, helduek euskerea ikasteko eskubidea dabe Nafarroa osoan nahiz eta gobernuak ahalbidetzen ez dauen. Gure aldetik lanean jarraitzeko gogoa eta kemena berresten dogu; horren erakusgarri, Iruñeko Donibane auzoan ikasturte honetan euskaltegi barri bat zabalduko dogu. Irrintzi euskaltegi barria zezeilean edo edo martian abaiarazotea da asmoa. AEKrentzako apustu estrategikoa da honakoa’.
Irailaren 16ko jaialdian, Sarasate pasealekua euskaltegi bilakatuko da. Bertan euskaltegi batean ohikoak diran jarduerak izango dira goizeko 10:00etan hasi eta egun osoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!