Euskadiko Globo Aerostatikoen lehen Txapelketea Gasteizen hilaren 14tik 17ra

Bizkaie! 2006-09-11 02:00

Zazpi autonomia erkidegotako eta Frantzia zein Portugaleko 20 gidarik hartuko dabe parte irailaren 14tik 17ra, Gasteizen egingo dan Euskadiko Globo Aerostatikoen lehen Txapelketan.

Zazpi autonomia erkidegotako eta Frantzia zein Portugaleko 20 gidarik hartuko dabe parte irailaren 14tik 17ra, Gasteizen egingo dan Euskadiko Globo Aerostatikoen lehen Txapelketan.

Lehiaketa hau Nora Ezean Aireko Kirol Klubak antolatu dau Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz eta helburua kirol mota honi bultzada bat emotea da, izan be, Espainian 400 federatu baino ez dagoz.

Globo gidatuak Salburuako zelaietan kokatutako gune nagusitik abaiatuko dira goizeko zein arratsaldeko txandetan, eta denpora zehatz batean euren gaitasunak erakutsi beharko dabez.

Froga hau Espainiako Aire Kirolen Federazinoak onartuta dauka eta, beraz, puntuagarria izango da. Era horretara, Gasteizeko emoitzak geroxeago Europa zein Munduko Txapelketara joango diran gidarien sailkapenerako baliogarriak izango dira. ‘Ez da gaitasun fisiko handiak eskatzen dituan kirola baina irudimena, sena, erabagiteko ausardia, adimena eta kadentzia nahitaezkoak dira’, antolakuntzako iturrien esanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu