Boga programeari esker, euskerea ikas daiteke Australian

Bizkaie! 2006-09-11 02:00   Euskaldunak munduan

‘Euskara Munduan’ programearen bitartez, Boga sistemea hainbat herrialdetan egoan baina ‘Australia falta jakun’, dino Kinku Zinkunegi HABEko ordezkariak. Orain, Sydneyko eta Townsvilleko euskal etxeetan jarri dabe, ‘daukien azpiegiturea egokia dala ikusi ostean’.

Australiako bi euskal etxetan Boga sistemea, euskerea internet bidez ikasteko programa informatikoa, jarri dau martxan Eusko Jaurlaritzeak.

Josu Legarreta Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetako zuzendaria eta Kinku Zinkunegi HABEko Euskara Munduan programearen koordinatzailea Australian izan dira oraintsu, Melbournen, Townsvillen eta Sydneyn, azken uri horretako euskal etxearen 40. urteurrenean.

Azken urteotan, 2003an aurkeztutako ‘Euskara Munduan’ programearen bitartez, Boga sistemea Hego Amerikan, AEBetan, Europan (Paris, Madril, Bartzelona...) eta Montrealen (Québec) jarri dau martxan HABEk eta ‘Australia falta jakun’, dino Zinkunegik. Orain, Sydneyko eta Townsvilleko euskal etxeetan jarri dabe, ‘daukien azpiegiturea egokia dala ikusi ostean’.

Legarreta eta Zinkunegi Melbournera be joan ziran baina hango euskaldun taldea oso txikia danez (egoitzarik be ez daukie), ez eben Boga jarri.

'Euskara Munduan'

Programeak hiru lerro nagusi ditu. Lehenengoa, irakasleak trebatzea da. Lehenengo, euskaldundu egiten dira. Horretarako, Irakasleen Gunea plataforma birtuala erabilten dau HABEk. Euskera maila egokia lortzen dabenean, oinarrizko trebakuntza pedagogikoa eskaintzen jake, ostean eskolak emoten hasi ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu