NetIDM, Interneteko nortasun agiria

Bizkaie! 2006-08-07 02:00

Nortasun agiri birtual barri bati esker, Internet bidez ezagutzen dan jentea nor dan jakin ahal izango dabe adin txikikoek.

Nortasun agiri birtual barri bati esker, Internet bidez ezagutzen dan jentea nor dan jakin ahal izango dabe adin txikikoek.

NetIDM izenaz ezagutzen da Interneteko NANa eta honezkero salgai dago Erresuma Batuan, Kanadan, AEBetan eta Australian, 20 dolarrean. Txartelak urtebeterako balio dau.

Txatetan ibilteko, bat-bateko mezuak bialtzeko eta talde alkarrizketetan sartzeko erabilgarria da NetIDM. Klabean dagoan izena emoten jake erabiltzaileei eta hareen artean ezagutu ahal izango dira izen horren bidez, guzurrezko nortasunak erabilten dabezanak baztertuz.

Kreditu-txartela erabiliz eta umea ezagutzen dauen profesional batek sinatutako formulario bat betez eskatu behar dabe agiria gurasoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu