Idazketa tailerra Michel Gaztambideren eskutik
2006-08-07 02:00Michel Gaztambide gidoigileak (Vacas edota La Caja 507 lanen autorea) gidoi idazketa tailerra emongo dau Bilboko Esperientzia Gelatan irailaren 11tik 15era. Ikastaroa, SGAEk Autore Fundazinoaren bitartez bultzatzen dauen formazinoaren programan antolatu da.
Michel Gaztambide gidoigileak (Vacas edota La Caja 507 lanen autorea) gidoi idazketa tailerra emongo dau Bilboko Esperientzia Gelatan irailaren 11tik 15era. Ikastaroa, SGAEk Autore Fundazinoaren bitartez bultzatzen dauen formazinoaren programan antolatu da. Arratsaldeko bost saio izango dira (lauretatik zortziretara) eta Gaztambidek filme eta laburmetraien ikusketaren bidez parte hartzaileak gidoiaren gakoetara eroango ditu, ideiatik hasita irudikapen teknikora heldu arte. Gaztambide beraren esanetan, ‘helburua ikusentzunezkoaren idazketaren berezitasuna eta beste generoakazko desbardintasunak ezagutarazotea da’.
Tailerra zinema profesionalei zein zaletuei zuzentzen jake eta baita hizkuntza zinematograkoaren baliabide diskursiboak gidoiaren idazketaren bitartez ezagutu gura daben idazleei be.
Parte hartu gura dauenak Euskadiko SGAEgaz hartu-emonetan jarri beharko dau irailaren 8a baino lehenago.
Michel Gaztambide
Zine eta telebista gidoigile ezagun honek Vacas, La vida mancha, La caja 507 eta Chatarra film enblematikoak sinatu ditu, baita Muerto de Amor edo Vidas imaginarias film laburrak be. Gidoigintza irakasle bikain moduan estimetan dabe, esperientzia daukalako horretan. Gidoi ikastaroak emon ditu Centre de Estudis Cinematográfics de Catalunyan (CECC), Valentzia eta Bartzelonako SGAEn, Extremadurako Filmotekan... Autore Fundazinoaren Tutoriala dalakoan be tutore izan da eta, Valentziako UIMParen Gidoi zinematografikoan, Masterran zuzendaritza lanak egin ditu taldelanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!