Lekeitioko Udalak lehiaketea deitu dau Euskara Zerbitzuaren logoa bilatzeko

Bizkaie! 2006-07-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskara Zerbitzuaren irudia izango dan logo baten bila dabil Lekeitioko Udala eta horretarako lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako logoaren egileari 250 euroko saria emongo jako.

Euskara Zerbitzuaren irudia izango dan logo baten bila dabil Lekeitioko Udala eta horretarako lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako logoaren egileari 250 euroko saria emongo jako.

Persona bakotxak, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta obra guztiek orijinalak izan behar dabe, ‘Lekeitioko Euskara Zerbitzua’ goiburua erakutsiz. Teknika librea izango da eta logoa neurri txikietan erabiliko da; beraz, logoa gehienez 10x10 zentimetrokoa izango da.

Lanak euskarri digitalean aurkeztuko dira eta kopia bat papelezko euskarri gogorrean. Logoak sinadura barik eta egilea nor dan adierazo leiken ezelako datu barik aurkeztuko dira, kartazal zarratuan.

Kalidade plastikoaz ganera, islatu nahi dan Euskara zerbitzuaren ideia kontuan hartuko dabe epaimahaikideek. Epaimahaiak saritutako lana Lekeitioko Udalaren jabetza izatera pasauko da eta horren gaineko eskubideak, lana ustiatzekoak, hain zuzen, Lekeitioko Udalaren Euskara Zerbitzuaren esku gelditu dira doban eta era esklusiboan. Beste alde batetik, epaimahaiak saridunik barik itxi leike lehiaketea, logoek gitxieneko maila teknikorik ez daukiela ikusi ezkero; holan balitz, artista ezagunen bati edota enpresa bati aginduko litxakio logoa egitea. Epaimahaia Lekeitioko Euskara Batzordea izango da. Lehiaketan aurkeztu eta saririk jaso ez daben lanak Udaletxean jaso ahal izango dira, irailaren 21etik urriaren 31 bitartean. Epea amaitu ostean, batu ez diran lanak Lekeitioko Udalaren esku geratuko dira eta honek egoki ikusten dauen moduan erabiliko ditu. Edozelan be, jasotako lanen kalidadea ona izan ezkero, Udalak erakusketea antolatzea erabagi leike eta, kasu horretan, egileek erakusketea amaitu arte ezingo leukie lana jaso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu