Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek Mikronarrazinoen Nazinoarteko Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2006-07-19 02:00

Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek (Euskal Komunidade Globalaren zerbitzura dagoan sareak) Euskal Herriaz zein euskal gaiaren ganeko Mikronarrazinoen Nazinoarteko Lehiaketearen lehenengo edizinoa antolatu dau.

Antolakuntzako iturrien esanetan, lehiaketea euskeraz, gazteleraz, frantses edo ingelesez euskal gaiari buruz idatzi nahi daben edozein lekutako idazleei zuzenduta dago. Lan bakotxaren gehienezko neurria ez da 300 berba baino gehiagokoa izango, eta ezizen bat baino gehiagogaz zenbait testu aurkeztu leikez idazle bakotxak.

Lanak hartzeko epea irailaren 16an amaituko da, eta irabazten dauen mikronarrazinoak 500 euroko saria irabaziko dau. Eusko Ikaskuntza eta literaturearen munduko kideez osotuta egongo dan epaimahaiak urriaren 17an emongo dau irabazlearen barri. Lehiaketako oinarriak www.euskosare.org helbidean topau zeinkiez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu