Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Bertsolaritzea

Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteagaz. Hitzarmen honen bitartez, 2003-2006 hitzarmen nagusia garatzen da eta bertan lankidetza-oinarriak finkatu ditue. Era berean, erakundearen aurreranzko ekintzabidea ziurtatzeko alde desbardinek beregain hartzen ddituen betebeharrak, diruzkoak zein baliabidezkoak, arautzen dira.

Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteagaz. Hitzarmen honen bitartez, 2003-2006 hitzarmen nagusia garatzen da eta bertan lankidetza-oinarriak finkatu ditue. Era berean, erakundearen aurreranzko ekintzabidea ziurtatzeko alde desbardinek beregain hartzen dituen betebeharrak, diruzkoak zein baliabidezkoak, arautzen dira.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2006an 106.111 euro emongo deutsoz Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari berbatutako lanak egiteko, besteak beste, Xenpelar Dokumentazino Zentroaren garapenerako, alkartearen ohiko lanetarako, hedapen ekintzetarako, transmisinoa eragiteko bertso eskola eta antzekoen bitartez eta, azkenik, bazkide eta zaletuen artean komunikazinoa hobetzeko.

Gaur sinatu dan urteko hitzarmenean zehazten danez, alkartearen barruko kudeaketea, komunikazinoa bai barrura bai kanpora begira, transmisinoa eta ikerkuntzea lagunduko dira.

Trasmisinoaren atalean, bertso-eskolek eta hezkuntza arautuan bertsolariek egiten daben ekarria sartzen dira. Biak ala biak guztiz garrantzitsuak dira bertsozaletasunaren iraupenerako eta euskerearen erabilerea gazteen artean suspertzeko. Transmisino-bideak aldatu egin dira gizartean eta bertsolariek jakin izan dabe garai barrietara egokitzen berandu izan baino lehen, azaldu dabe.

Ikerketea da beste arlo bat derrigorrez landu beharrekoa, bertsolaritzeari jagokon maila eta jarraipena emon gura jako eta. Horregaitik, Xenpelar Dokumentazino Zentroaren ondarea horniduten jarraitzea eta materiala behar dan moduan gorde eta sailkatuta eukitea ezinbestekoa da ikerketeari laguntzeko.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen aldetik, bertsolariak eta bertsozaleak batzen dituan alkartearen lana bete-betean bat dator euskerea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzeak dituan helburuetan. Gaur egun bertsolaritzeak lortu dau bai euskal gizartean bai atzerrian bere lekua eta izena izatea, eta hori bultzatzeko prest dago Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea, azpimarratu dabe.

Euskerearen erabilerea eta zabalkundea indartzeko Bertsozale Elkartea erakunde estrategikotzat joten dau Eusko Jaurlaritzeak eta, esangura horretan, hitzarmenari esker alkarteak bere lana duintasunez egiteko modua izango dau. Hitzarmen nagusia eta urtero atxikiak, Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren hirugarren ildo estrategikoa, euskerearen elikadureari buruzkoa garatzera datoz, izan be, euskerearen elikadureak bi arlo nagusi ditu: sorkuntzea eta konsumoa. Beraz, euskerazko kalidadezko sorkuntzea sustatu eta babestu behar da eta gero elikadura hori konsumitua izan daiten produktu horreen gaineko informazinoa, motibazinoa eta inplikazinoa sustatu eta babestu. Kasu honetan, bertsolaritzearen bitartez euskerea bizibarritzea bultzatu nahi da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu