Illarra jatetxe donostiarrak egin dau Alcorta & Martin Berasategui Lehiaketan urteko errezeta onena

Bizkaie! 2006-06-22 02:00   Jan edanak

Sukaldari barriak deskubriduteko eta ondare eta ikur diran errezetak berreskuratzeko asmoz antolatutako Alcorta & Martin Berasategui lehiaketearen lehen edizinoan, Valentzia, Madril, Coruña, Sevilla, Bilbo eta Donostiako 1000 ostalaritza establezimentu aurkeztu dira.

Sukaldari barriak deskubriduteko eta ondare eta ikur diran errezetak berreskuratzeko asmoz antolatutako Alcorta & Martin Berasategui lehiaketearen lehen edizinoan, Valentzia, Madril, Coruña, Sevilla, Bilbo eta Donostiako 1000 ostalaritza establezimentu aurkeztu dira. Martin Berasategui buru zala, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Manolo de la Osa, Josean Martinez Alija, Flavio Morganti, Ricardo Camarena, Juan Marcos eta Juanjo Mendiorozek osotutako epaimahaiak La Sucursal jatetxe valentziarra, Chantarella madrildarra, Tribeca sevillarra, Meson 0’Pasatempo coruñarra, Goizeko Kabi bilbotarra eta Illarra donostiarra aukeratu ebezan finalerako. Finala atzo jokatu zan Juan Alcorta upategian izan zan atzo.

Hona hemen epaimahaiaren ebazpena:

- Urteko errezeta onena: Donostiako Illarra Jatetxea. Errezetea: plantxan erretako txarri iberikoaren belarria foie eta Grand Smith-egaz beteta.

- Errezeta tradizional onena: Madrileko Chantarella Jatetxea. Errezetea: piña chutney-gaz erretako txarrikumea plantxan egindako endibiagaz.

- Errezeta tradizional-barritzaile onena: Goizeko Kabi Jatetxea. Errezetea: grill-ean egindako makailao takoa, txintorteagaz, arandanoen uragaz eta arroz baltz integralezko gailetakaz.

- Errezeta barritzaile onena: Donostiako Illarra Jatetxea. Errezetea: plantxan erretako txarri iberikoaren belarria foie eta Grand Smith-egaz beteta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu