‘Alice In Chains’ eta ‘The Church’ Bilbon

Gotzon Uribe 2006-05-24 02:00   Musikea

Orain dala hogei urte inguru zeresana emon eben eta laster, maiatzaren 30ean bata eta bagilaren 1ean bestea, Bilbon izango dira.

Orain dala hogei urte inguru zeresana emon eben eta laster, maiatzaren 30ean bata eta bagilaren 1ean bestea, Bilbon izango dira.

'Alice In Chains': maiatzak 30

Santana 27 aretoak hartuko dau Alice In Chains estadubatuarren kontzertua. 1987. urtean sortu zan eta Seattle uriak emon dauen talderik garrantzitsuenetarikoa dala esan geinke, Nirvana, Pearl Jam eta Soundgardenegaz batera. Metal doinuetan oinarritutako abesti ilunak egiten dabez, drogak, ezbeharrak, gaztetatasuna eta heriotza berbagai hartuta. Hasierako abestietan Black Sabbath taldearen eragina igarten jaken baina gitxika-gitxika melodiak aldatuz joan ziran. Halanda be, Staley abeslariak drogakaz izandako arazoek trabak eragin eutsozan taldeari.

‘Dirt’ izeneko diskoak eroan eutsen puntu gorenera. Grunge mobimentuan oihartzun handia izan eben abestiak egin ebezan. Baina, drogak tarteko, taldea desegin eta barri txarra heldu zan: 2002ko apirilaren 2an Lay Staley gaindosi batek jota topau eben hilda.

Taldea ez da inoiz Euskal Herrian izan eta Granadan eta Madrilen jo ostean etorriko dira.

‘The Church’: bagilak 1

80. hamarkadeak pop estiloan emon dauen talderik esanguratsuenetarikoa da ‘The Church’. Australiarrak izanda, urte ugari egon dira diskorik plazarau barik. Orain, ‘Forget Yourself’ lan barria aurkezteko, Madrilen eta Bilbon baino ez dabez emongo kontzertuak (hau be, Bilboko Santana 27 aretoan).

Berezko estiloa jorratu dauen taldea da ‘The Church’ eta disko barrian ikus daiteke pop musikea eta psikodelia buztartzeko beti izan daben gaitasuna. Taldeak 17 disko ditu eta ibilbidean, zelan ez, arazo ugari izan dabez: drogak, atxiloketak, banaketak... Taldekide bakotxak bakarkako lanak be atara izan ditu. Halanda be, beti batu dira kontzerturen bat edo beste emoteko. Honek be, lehenengoz izango dira Euskal Herrian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu