Matrako Jaia Bilboko Kukutza Gaztetxean

Bizkaie! 2006-05-18 02:00   Musikea

Datorren zapatuan, hilak 20, Errekaldeko Kukutza Gaztetxean Matrako Jaia egingo da. Matrako Jaia, Joseba Sanchez 'Matrako' zanaren familiarentzako dirua batzea helburu dauen jaia da.

Datorren zapatuan, hilak 20, Errekaldeko Kukutza Gaztetxean Matrako Jaia egingo da. Matrako Jaia, Joseba Sanchez 'Matrako' zanaren familiarentzako dirua batzea helburu dauen jaia da.

Matrako sei hilebetez ibili zan Osakidetzako egoitza batetik bestera, birus gastriko bat eukalakoan. Azkenean, Osakidetzak minbizia eukala egiaztatu eta osabiderik ez egoala esan eutsen. Horren ondorioz, haren familiak klinika pribadu batera jo behar izan eban Matrakoren bizitza aurrera atara guran. Osakidetzak ez ditu inoiz ontzat hartu familiaren eskaerak: ' ... no se hace responsable de algo que no hizo y además era muy caro' inoan sententziak. Egun senitartekoek zein ingurukoek zor ikaragarri bati aurre egin behar deutse eta laguntzinoa emotea da asmoa.

Matrako Jaia antolatzeko ideia, 2004-11-19an Joseba Sanchez 'Matrako' laguna hil ostean, bere familiak banku bategaz eukan bidebako zorrari aurre egiteko beharraren aurrean sortu zan. Hau da egun horretarako preparautako egitarauaren laburpena:

- 17:00: Ander Lipus - Ardoaz
- 18:00: El destilador de ideas
- 19:00: Jesus Pueyo
- 19:30: Aritz Merino
- 20:00: Bosco el tosco y su puta banda
- 21:00: El deseo del doctor
- 22:00: La Rhumba atomica
- 23:00: Obligaciones
- 24:00: Dj Basque Radical Funk
- 01:00: Dj Gaizka Pereda
- 02:00: Dj Mimoloco
- 03:00: Dj Basque Radical Funk

www.matrako.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu